Tolosandblues jaialdiak 3000 pertsona inguru erakarri ditu

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/07/07 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Segurtasun neurriak bermatu dira uneoro kontzertuetan, eta antolatzaileek egin duten balorazioa “oso positiboa” izan da.

  • Zazpi talde euskaldun aritu dira oholtza gainean, eta jaialdia hasi baino bi aste lehenago sarrera guztiak agortuta zeuden.

 

 

Uztailaren 1ean hasita 4ra bitarte blues doinuek jantzi dituzte Tolosako plazak. Tolosatik mugitu gabe kulturaz gozatu daitekeela erakutsi du TolosandBlues jaialdiak beste behin eta antolatzaileek oso balorazio positiboa egin dute. Blues barruan egon daitezkeen korronte desberdinak entzun ahal izan dira, oso formatu desberdinetan. Swing, boogie, rhythm&blues, rockabilly, soul, blues-rock eta blues hutsean murgildu dira tolosarrak egun hauetan.

Egoerak eskatzen dituen prebentzio eta segurtasun neurriak hartuta egin dira kontzertu guztiak eta guztira 3000 pertsona inguru bertaratu dira ikustera eta Tolosan musikaz gozatzera. Euskal Herriko zazpi taldek osatzen zuten aurtengo kartela eta, jaialdia hasi baino bi aste lehenago, sarrera guztiak agortuta zeuden. Antolatzaileek adierazi dutenez, urtez-urte oihartzun handiagoa du jaialdiak, eta tolosarrak ez ezik, inguruko herrietako publikoa ere bertaratzen da.


 

Segurtasun neurri zorrotzak

Formatu txikiko kontzertuak izan dira, aurrez eskuratutako gonbidapen bitartez gozatu ahal izan direnak, edukierak kontrolatzeko. Musukoaren erabilera eta segurtasun distantzia mantentzea derrigorrezkoa izan da ikusleen artean.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA