Tomas Hernandez Mendizabal artistaren omenez

Tolosako Udala
2021/12/27 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Artista donostiarra larunbat gauean zendu zen 81 urte zituela, eta Tolosako Udalak inauteriei urtero egindako ekarpena gogorarazi eta eskertu nahi du, baita senideei doluminak eman ere.

Tomas Hernandez Mendizabal artista donostiarraren heriotzaren aurrean, Tolosako Udalak bere gorazarrea egin nahi du, 1969tik aurrera Tolosako Inauterietarako urtero fideltasun osoz egin duen kartela bere gogoz Tolosako herriari eskaini diola gogoratuz.

Margolaria, eskultorea, diseinatzaile grafikoa eta ilustratzaile ezaguna zen Tomas, eta estuki lotua zegoen ospakizun herrikoiekin, horien artean Tolosako Inauteriekin. Tomasen mailako artista baten lanak prestigioa eta ikusgarritasuna eman dio hasiera-hasieratik Tolosako Inauterien irudiari, eta ezinbesteko laguntza izan da Tolosatik kanpo inauterien izen ona eta erakargarritasuna zabaltzeko.

Udalak esker ona adierazi nahi dio Tomasi, gure herriari berrogeita hamar urte baino gehiagotan erakutsi dion eskuzabaltasunagatik, horrelako lan baten balioa handia izanagatik, inoiz ez duelako hutsik egin, eta azkenera arte Tolosarekin zuen konpromisoa bete nahi izan duelako. Honen adierazgarri da 2022ko inauterien kartela duela bi hilabete bidalia ziola Udalari.

Udalak doluminak eman nahi dizkie senide guztiei, baita Tomas Hernandez Mendizabalen izena gure memorian betirako geldi dadin lan egiteko asmoa adierazi ere.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA