Udalak 'Kursaal Eskura' egitasmoarekin bat egin du, bertako ikuskizunak herritarrei gerturatuz

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/04/25 | Kultura, Festak eta Gazteria

Tolosako Udalak Kursaal Eskura proiektuarekin bat eginda dauden herrien zerrenda handiagotuko du. Aipatu proiektuak Kursaal Elkargunea berezko programazioa probintziako beste hainbat herriren eskura jartzea du helburu.

Kursaal Eskura da Kursaal Eszena eta Gipuzkoako udal ezberdinen elkarlanari esker sortu den egitasmoaren izena. Proiektu honek, Donostiako Kursaal Elkarguneak antolatzen dituen kontzertu eta ikuskizun ezberdinak interesa duten lagunen eskura jartzea du helburu eta, hori lortzeko, dohaneko autobus zerbitzua eskaintzen da; Gipuzkoako udalerri ezberdinetatik atera eta, behin Kursaaleko kontzertu/ikuskizuna amaitutakoan berriz ere jatorrizko herrietara itzultzen den autobusa hain zuzen ere.

Gaurdaino, Kursaal Eskura proiektuak eta dohaneko autobus hauek, Urola Kosta, Urola Garaia, Debagoiena eta Debabarreneko eskualdeak lotu dituzte Donostiarekin. Orain Tolosako Udalari esker, Tolosaldeako eskualdea ere egitasmoaren zati izango da. Donostiara gerturatzeko lehen aukera, horrela, maiatzaren 22an izango da. Egun horretan Kataluniako Silvia Pérez Cruz abeslariak eskainiko du kontzertua Kursaal Auditorioan, eta kontzertu hori gozatu nahi izanez gero, pausu hauek jarraitu beharko dira:

Prozedura:

  • Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzerturako sarrera: www.sarrerak.kursaal.eus
  • Behin sarrera erosita, interesdunek, nahitaez, euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute: kultura@tolosa.eus / 943 670388
  • Autobusa Santa Klara kaleko geltokitik abiatuko da 19:00etan.
  • Ordu Gaztea/Langabetuak: langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da 943 670388 zenbakira deituz. Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina (Ordu Gaztea) edo lan egoera (Langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).
  • Kursaal Eskurako lehen hitzordu honetarako izena emateko epea (autobusa/ Ordu Gaztea) maiatzaren 15ean amaituko da.

Kursaal Eszena kontzertu erakargarri batekin estreinatuko da Tolosaldea eskualdean. Protagonista nagusia Calella de Palafrugelleko Silvia Pérez Cruz konposagile eta kantaria izango da.

”Vestida de nit” izeneko bere album berrian abeslariak harizko boskote bat izan du lagun oso pertsonalak diren kantu multzoi bat interpretatzeko. Kantu gehienak bertsioak dira baina tartean badira bereak diren abestiak ere.

Maiatzak 22, asteartea
Kursaal Auditorioa, 20:00
Silvia Pérez Cruz
“Vestida de nit”

Sarrerak: 33 €
(prezioak BEZa eta 1€ko kudeaketa gastuak barne hartzen ditu)

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA