'Umoreak badu lekua iñauterietan; zaratak ez!'

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/02/22 | Kultura, Festak eta Gazteria

Iñauterietan zarata ekidite aldera, hainbat neurri hartu ditu Udalak. “Zarata urtero errepikatzen den gaia da- adierazi du Olatz Peon Ormazabal alkateak-. Aurten bi neurri hartu ditugu, urtero gauzatzen dugun sentsibilizazio kanpainaz gain. Arazo orokorra da Inauterietan zaratarena, baina bereziki nabarmena Trianguloa plazan. Kontuan harturik plaza hau herriaren eta festaren ardatz dela, eta festaren erakustokirik handiena dela, aurten, lehenengo aldiz, musika jartzeko aukerak mugatu ditugu”.

Alkateak azpimarratu duenez, eta Udalak aurreratu zuen bezala, Trianguloa eta San Frantzisko pasealekuko 1 eta 2 atarien artean 'zarataren kontrolerako eremu berezia' ezarriko da. “Honek esan nahi du eremu horretan zuzeneko musika egiten duten konpartsak baino ezingo direla kokatu, eta musika eduki ahal izango dutela emanaldiak iraun bitartean”.

Bigarren neurria litzateke bolumenaren muga berria: karroza/konpartsek egunean zehar egin dezaketen gehieneko zarata 90 dB-tara mugatuko da, eta gauekoa, 65 dB-tara.

“Helburu dugu Inauterien nortasuna zaintzea eta babestea, guztiok izatea lekua jaian, baina errespetuz, jaiarekiko zein tolosar eta bisitari guztiekiko”. Hori helburu, honako spota jaurti du Udalak:

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA