Urri-azaroko zine bonu berriak ostegunean salgai

Tolosako Udala
2019/10/15 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Zine bonuak ostegunean, urriak 17, 17:00etatik 19:00etara izango dira salgai Leidorren

  • Ziklo berria urriaren 17an bertan hasiko da zine forum saioarekin eta azaroaren 14ra arte luzatuko da

  • Azaroaren 9an, larunbata, “La trinchera infinita” filmaren emanaldi berezia eskainiko da zuzendarien Jon Garaño, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenagaren aurkezpen eta solasaldiarekin

 

Ostegun honetan, urriak 17, jarriko dira salgai zine ziklo berriko bonuak Leidorreko leihatilan, 17:00etatik 19:00etara. Ziklo hau urriaren 17an bertan hasiko da zine forumeko saioarekin eta azaroaren 14ra arte luzatuko da.

Guztira, 13 film eskainiko dira, horietatik 3 haurrentzat (El Rey Leon, Misión Katmandu eta Pokemon pikachu detektibea) eta azaroaren 9an, larunbata, ezohiko emanaldia eskainiko da arratsaldeko 20:30etan.

Besteak beste, Donostiako Zinemaldian Zuzendaritza onenaren saria irabazi duen “La trinchera infinita” filma eskainiko da eta bertan izango dira filma aurkezten hiru zuzendariak: Jon Garaño, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga.

Ziklo berrian eskainiko diren film guztiak hemen dituzu ikusgai.

Fitxategiak: 
PDF icon Urri-azaroko egitaraua