Urtarrilaren 19tik 28ra eman behar da izena karroza eta konpartsen lehiaketan parte hartzeko

Tolosako Udala
2018/01/18 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Tolosarrak karroza eta konpartsei forma ematen hasiak dira jada. Bide horretan, karroza eta konpartsen lehiaketan parte hartzeko aukera zabalduko du bihar, urtarrilak 19, Tolosako Udalak eta urtarrilaren 28a bitarte (barne) luzatuko da izen emateko epea.

Horretarako, aurten ere bi modu daude: batetik, www.tolosa.eus web orriaren bitartez eta bestetik, Kultur Etxeko sarrerako bulegora jota. Horretarako ordutegia honakoa da: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Oinarriak, bete beharreko arautegia eta dokumentazioa www.tolosa.eus-en daude eskuragarri.

Iñauteriekin lotutako informazio guztia www.tolosa.eus-eko 'iñauteriak' atalean.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA