- Ostiralean eta larunbatean hiruna kontzertu izango dira: Amaia Elizaran, Janus Lester, Belako, eta Alurr, Mikel Urdangarin eta Mugan, hurrenez hurren.
Ekainaren amaieran aurkeztu bezela, eta udako beste plaza batzuetako ekitaldien ondotik, ‘Kultura Plazara’ jaialdiak emango dio itxiera udari. Jaialdia irailaren 27tik 29ra ospatuko da, asteburu honetan, eta aurtengoan Zumardiaundian izango da.
Lehen bi egunetan hiruna emanaldi izango dira: ostiralean, Amaia Elizaran tolosarraren dantza ikuskizuna eta Janus Lester eta Belako taldeen kontzertuak; larunbat eguerdian, Alurr dantza taldeak ‘Zamaltzain’ ikuskizuna eskainiko du eta iluntzean, Mikel Urdangarin eta Mugan arituko dira. Igandean, Tolosaldeko sortzaileen azokak itxiko du jaialdia. Janaria eta edaria eskuratzeko guneak ere izango dira asteburu osoan zehar.
17 postu, igandeko sortzaileen azokan
Musika emanaldiez gain, Tolosaldeko sortzaileen azoka ere egingo da igande goizean. 17 postuk parte hartuko dute, eta artelanak, arropak, serigrafia lanak, pinturak, bitxiak edota bestelako lanak egongo dira erakusgai, goizeko 11:00etatik 14:30era bitartean. Postuez gain, kandela ea enkuadernazio sorkuntza tailerrak ere eskainiko dira, 11:00-12:00 bitartean.
Hauek dira azokan parte hartuko duten ekoizleak: Hemendik Hara (serigrafia), Haritxoa naiz (osagarriak), Apain (bitxigintza), Agur Handmade (osagarriak), DILINDAN (bitxigintza), Itzal (osagarriak), Bihurri (bitxigintza), Balerdipeko Erleak (erlezaintza produktuak, Ez da bide txarra (serigrafia), Liber (osagarriak), Sualma (jostailuak), La histerika (bitxigintza), Xodo (bitxigintza), Helena Agell (enkuadernazioa), Arantzazu Larraiotz (margolanak), Xabier Malbadi (trikatuak) eta Arantza Munita (zeramika).
Asteburuko egitaraua
Irailak 27
19:30 | Amaia Elizaran eta Neønymus | Dantza
Amaia Elizaran dantzariak, Neønymus musikariarekin elkarlanean, gorputzaren bidez jaiotza berria eta bilakaera pertsonala aztertzen dituen dantza garaikideko pieza bat aurkezten du.
20:00 | Janus Lester | Musika
Janus Lesterrek erritmo sinkopatuak eragin elektronikoekin, funkarekin eta arima beltzarekin uztartzen ditu, 80ko eta 90eko hamarkadetako dantzaren oinordeko gisa, baina ikuspegi original eta garaikidearekin.
22:30 | Belako | Musika
Bosgarren diskoa kaleratu du, hamar urteko ibilbidearen ondoren. Hainbat sari irabazi dituzte, tartean 6 Musika Sari eta Ojo Crítico saria. Nazioartean sona handiko taldea da.
Irailak 28
13:00 | Alurr | Dantza
Zamaltzain, euskal kultura eta dantzaren elementuen berrinterpretazioa da. Ordu erdiko emanladi honek, emozio biziak pizten ditu, euskal tradizioak eta ohiturak, hizkuntzarekiko eta naturarekiko errespetuaren eta maitasunaren ikur gisa azpimarratuz.
20:00 | Mikel Urdangarin | Musika
Laukote formatuko kontzertua eskainiko du Mikel Urdangarinek, bere errepertorioa modu ezberdin batean gozatzeko aukera emanez. Kontzertuan zehar, Mikelek bere diskoetan islatu dituen eta gure bizitzen soinu-banda bihurtu diren kantuak entzungo dira.
22:30 | Mugan | Musika
Donostian sortutako taldea, 2017an hasi zen abestiak sortzen eta 2019an eskaini zuen bere lehen kontzertua. Beren lehen diskoa, Bizirik ez bagaude (2022), sentitzeko beharraren aldarrikapen bat da.
Irailak 29
11:00 | Tolosaldeko sortzaileak | Azoka
Informazio guztia: https://kulturaplazara.eus/