‘Tolosako Azoka’ liburuaren aurkezpena larunbat honetan, abenduak 22, Zerkausian

Tolosako Udala
2018/12/19 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Goizeko 11:00etan ezarri da hitzordua, Gabonetako Azokaren egitarauaren baitan, eta Udalak, Patxi Izagirre azokako saltzaileak, Pablo Alberdi azokako kronika egileak, eta Xibarit argitaletxeko Joseba Urretabizkaia eta Joxemi Saizarrek hartuko dute parte.

Tolosako Udalak eta Xibarit argitaletxeak hilabeteak atzera lanean diharduten ‘Tolosako Azoka’ liburua emango dute ezagutara larunbat honetan, abenduak 22, Gabonetako Azokaren baitan. 11:00etan izango da aurkezpena Zerkausian. Liburuak azokaren historia eta ekoizle eta saltzaileen berri ematen du testu eta argazkien bitartez. Udaleko ordezkariez gain, Patxi Izagirre azokako saltzaileak, Pablo Alberdi azokako kronika egileak, eta Xibarit argitaletxeko Joseba Urretabizkaia eta Joxemi Saizarrek hartuko dute parte. Herritar orori zabalik dago aurkezpen-ekitaldia.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA