4.000 'Sugar tarta' pasteltxo egin eta banatu dira Tolosa Goxuaren XXV. edizioan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/10/27 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Urteko larunbat gozoena izan da gaurkoa, urriak 27, Tolosan: XXV. Tolosa Goxua ospatu da. Gozogile artisau ugariren produktuak erosteko aukera izateaz gainera, haur zein helduk, sagar tarten lehiaketan parte hartu dute: guztira 27k. Ximena Cebererio tolosarra aukeratu dute garaile Elena Arzakek, Eva Argiñanok eta Imanol Zubelzuk eta 'Gozogile egun batez' ekimenean parte hartu duten hiru gaztetxok osatutako epaimahaiak; bigarren, berriz, Maritxu Astiasaran, tolosarra hau ere. 200 euroko eta 150 euroko saria jasoko dute, hurrenez hurren, Tolosako gozotegietan erosteko.

Gainera, 4.000 'Sugar tarta' pasteltxo zuzenean egin eta banatu dituzte. Haurrek ere hartu dute parte, aurtengoan, bigarrenez, Tolosako gozogileen bisita jaso baitute ikastetxe ezberdinetan, ofizioaz eta Tolosak artisau gozogintzaz duen usadioaz ikasteko. Guztia alaitzeko, musikak ere presentzia izan du Tolosa Kantariren bisitari esker.

Irudi guztiak:

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA