Astero hobetzen ari den eskaintza

Tolosako Udala
2019/04/29 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Erosle asko izan ziren larunbatean Tolosako Azokan. Produktuaren kalitatea salmenta asko erakartzen ari da azken asteetan. Ilarrak oso puntu onean daude, babak beste horren beste; zainzuriak ere urtetik urtera hobetzen ari dira, bai zaporean, baita tamaina ere.

Hauekin, perretxiko zerrenda astetik astera hobetzen ari da ere. ZIzak, bertakoak eta kanpokoak, oso une onean daude. Kanpoko onddoak ere izan ziren, eta dirudinez, datozen asteetan, geroz eta gehiago izango dira.

Prezioak:

Fitxategiak: 
Fitxategi 27-04-2019.xlsx

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA