Bederatzi postu, larunbateko 30. Zuhaitz Azokan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2026/01/27 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Zazpi mintegik hartuko dute parte, eta beste bi postu informatibo izango dira.

  • Hazien ponpak egiten ikasteko tailerra ere izango da.
     

Urteko lehen azoka berezia ospatuko da larunbatean, hilak 31, Tolosan: Zuhaitz Azoka. 30. edizioa izango da aurtengoa, eta bederatzi postu izango ditu.

Trianguloa plazan kokatuko dira guztiak, 09:00eattik 14:00etara bitarte. Postuetako zazpi mintegien salmenta postuak izango dira: zuhaitzak, zuhaixkak, haziak, landareak eta loreak erosteko aukera izango da. Gipuzkoako Baso elkarteak informazioa emateko beste postu bat jarriko du. 

Eusko Jaurlaritzako herritarrentzako ingurumen hezkuntza zerbitzuaren Aztertu programak ere izango du postua: informazioa eman ez ezik, hazien ponpak sortzen ikasteko aukera ere eskainiko dute, ‘Ezagutu, zaindu eta ekin zure ingurunean’ lelopean. Postura gerturatzen edonork izango du horretarako aukera, goiz osoan zehar.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA