Berritasunak ari dira azokara iristen

Tolosako Udala
2018/06/11 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Berritasunak badoaz pixkanaka azokara iristen. Udaberria aurrera doan heinean, negutegietako lekak eta tomateak azaltzen ari dira, eta hauekin batera zenbait fruta berriak, besteak beste franbuesak eta gereziak.

Perretxiko zerrenda handitzen ari da. Udaberriko ziza nagusi zela mahaietan, onddoak gibelurdinak eta ziza horiak ere izan ziren. Kalitatea gorenekoa kasu guztietan, eta prezioak dexente jaitsi direnez, aukera paregabea daukagu perretxikoak jateko.

Berdura plazan erosle asko izan zen baratzarako landareen postuetan. Landareez gain, barazkiak ere erosten zituzten, eta salmentak nahiko onak izan ziren.

Prezioak:

Fitxategiak: 
Fitxategi Prezioak

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA