Bertako Haragien Azokan postua jartzeko izen-emate epea martxan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2026/03/24 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Maiatzaren 7tik 10era egingo da Euskal Herrian ekoitzitako haragi mota desberdinen azoka.

  • Apirilaren 1a bitarte izango da zabalik izen-ematea ekoizleen produktuen azokan postua jartzeko, edo Zumarditxikiko Food truck gunean parte hartzeko.

 

Maiatzeko bigarren astean bueltan izango da Bertako Haragien Azoka Tolosara. Bertan, herritarrek aukera izango dute Euskal Herrian bertan ekoizten diren hainbat haragi mota ezagutzeko, eta baita horiekin egin daitezkeen produktuak zuzenean ikusi eta dastatzeko ere. 

Egitarauaren nondik norakoak datozen asteetan iragarriko diren arren, jaialdiaren protagonista, haragien eta ekoizleen azoka alegia, maiatzaren 9an izango da, larunbatez, Alondegia plazan. 

Tokiko ekoizleen produktuak ezagutzeko azokan hainbat animaliatatik eratorritako haragiak ezagutu ahalko dira; hala nola behiki, txerriki, oilaki eta ahatekiak.

Azokaz gain, Zumarditxikian jai giroa izango da nagusi, eta aurten ere, food truck postuak izango dira, herritarrek askotariko haragi motak dastatu ditzaten.

Zabalik da bi gune horietan postua jarri ahal izateko eskaerak egiteko epea, datorren apirilaren lehenengo egunera bitarte. Izen-ematea UDATEn edo modu telematikoan, Udal erregistroaren bitartez, egin ahal izango da. Informazio gehiago eskuragarri dago honako esteka honetan:

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA