Adifek zuhaitzak moztu eta belar-sastrakak kenduko ditu Tolosan, astelehenetik aurrera

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2026/03/18 | Obrak, Zerbitzuak
  • Lanak gauez egingo dituzte, trenen zirkulazioarekin bateraezinak direlako, katenariaren tentsioa moztu behar baita.

 

Adifek Udalari jakinarazi dionez, astelehenetik aurrera, martxoak 23, eta bi hilabetez, Tolosako trenbidearen ertzak garbitu, moztu eta sastrakak kenduko ditu. Trenbidearen segurtasuna bermatzeko eta suteak saihesteko egiten dituen ohiko lanak dira.

Adifek azaldu duenez, inguruaren ezaugarriak direla eta (Tolosako geltoki nagusiaren eta apeaderoaren arteko lubakia), lanak 00:00etatik 05:00etara egin beharko dira, asteartetik larunbatera arteko gauetan. Guztiz ezinezkoa da egunez egitea, ez baitira bateragarriak trenen zirkulazioarekin eta katenarian tentsioa moztea eskatzen baitute.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA