Bisitariak azokako mahaietan

Tolosako Udala
2018/10/15 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Bertakoen falta eta kanpotarren etorrera nabaria izan zen azokan asteburu honetan. Zubia zela eta, opor giroa sentitu zen mahaietan, eta kanpotar ugari ikusi genituen.

Eskaintza zabala fruta eta barazkien mahaietan. Bertako gaztaina asko izan zen eta oso kalita onekoa; aurtengo intxaurrak eta urrak ere izan ziren zenbait mahaietan, eta hauekin sagar asko, udarea, feijoa eta zenbait matxakana ere izan ziren salgai.

Barazkien artean tolosako babarrun berria erregina. Aurtengo kalitate puntua aipatzekoa da, eta dirudienez uzta ez da eskaxa izango. Potxak ,eskarolak, txikoriak eta kalabazak dira udazken honetan nagusi.

Fitxategiak: 
Fitxategi 13-10-2018.xlsx

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA