Ehundaka postu batuko ditu Gabonetako azokak larunbatean, abenduak 22, Tolosako kaleetan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/12/19 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Egitarau oparoa lagun, goizeko 9:00etan emango dio hasiera Gabonetako azokak eta 14:00ak arte luzatuko da.
  • Larunbateroko azokaren Zerkausiko, Berdura Plazako eta Euskal Herria Plazako postuei, Triangulo Plaza, Plaza Zaharra, Alondiga Plaza eta San Frantzisko pasealekukoak gehituko zaizkie.

Larunbat honetan, abenduak 22, ospatuko da Tolosako urteko azken azoka berezia: Gabonetako azoka. Tolosan egun pasa eta postuetan zein bertako dendetan gabonetako erosketak egiteko aukera paregabea izango da larunbatekoa. Gabonetako azoka guneak 7 izango dira: Zerkausia, Berdura plaza, Euskal Herria plaza, Trianguloa Plaza, San Frantzisko pasealekua, Alondiga Plaza eta Plaza Zaharra. Goizean goiz emango dio hasiera azokak eta 14:00ak arte luzatuko da. Eremu guztiak kontuan hartuta, ehundaka postu batuko dira Tolosan.

Postuez gain, jarduera ugari izango dira ere: Tolosako Udalak eta Xibarit argitaletxeak hilabeteak atzera lanean diharduten ‘Tolosako Azoka’ liburua emango da ezagutara Zerkausian 11:00etan. Bestalde, postuz postu, sagar erre konpota banatuko da Zerkausian, Euskal Herri plazan eta Berdura plazan, astebururo azokara etortzen diren ekoizle eta saltzaileen artean, Udalaren esker ona adierazteko. Guztia, musikaz girotua, Benta Zaharreko Mutilen ikuskizunarekin eta dultzaineroekin. Plazaz plaza ibiliko dira.

Honela banatuko dira postuak Gabonetako azokaren 7 guneetan:

Triangulo Plaza

Trianguloa plazan 36 postu izango ditugu: elikagaienak batipat eta baita Tolosako hainbat saltokiren mahaiak ere: Tolosako Natural body, Amiano denda, Amets jostailu-denda, Elena San Martin bitxiak eta Arretxe mertzeria eta La Jara elkartekoena ere, Extremadurako produktuekin.

Plaza Zaharra

Peio Urdapilleta Euskal Txerriarekin egongo da: bertan Euskal Txerriak egongo dira ikusgai eta Euskal Txerrikiekin egindago pintxoak ere dastatu ahal izango dira. Horrez gain, saskiak eta egurrez egindako hainbat produktu ere izango dira Udaletxe aurrean.

Alondiga Plaza

Elikagaien 30 postu egoteaz gain, animalien gunea izango da Alondigakoa: euskal artzain txakurrak, Galloway arrazako behiak, alpakak eta astoak, hain zuzen.

San Frantzisko pasealekua

Artisauek landutako lanak eskuratu ahal izango ditugu San Frantzisko pasealekuan 45 postutan banatuta.

Asteroko azokaren hiru guneak: Zerkausia, Beldura Plaza eta Euskal Herria Plaza

Zerkausia, Berdura Plaza eta Euskal Herria Plazan larunbateroko postuak izango ditugu. Gainera, Berdura plazan, asteroko postuez gain, lau postu gehiago izango ditugu: pinuak, lore eta landareak hazi ekologikoak...

Egitaraua

  • 9:00 Azoka bereziaren hasiera.

  • 10:30 Berdura plazako saltzaileei konpota banaketa Bentazaharreko mutiko alaiek alaituta.

  • 11:00 Zerkausian "TOLOSAKO AZOKA" liburuaren aurkezpena.

  • 11:00etan Benta Zaharreko Mutil Alaiak Euskal Herria Plazan.

  • 11:30 Zerkausiko saltzaileei konpota banaketa Benta Zaharreko Mutiko Alaiek alaituta.

  • 12:00etan Euskal Herria plazako saltzaileei konpota banaketa.

  • 14:00 Azoka bereziaren amaiera.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA