Erosketa bizipen berezia eskaintzen duten saltokien 'Singular dendak' programaren aurkezpena Tolosan, bigarrenez

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/04/16 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Tolosako udalak eta Tolosa&Co-k, Gipuzkoako Merkatarien Federazioarekin elkarlanean, 'Singular Dendak' programaren aurkezpena antolatu du. Asteazken honetan izango da, apirilak 18, arratsaldeko 15:00etan, Oriaburu eraikinean.

Gipuzkoako Merkatarien Federazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Gipuzkoako saltokietan garatzen ari den lana aurkeztuko du: 'Singular Dendak - Gipuzkoako merkataritza bereizteko eredua'. Gaur egun, Tolosan, 15 komertziok dute 'Singular Dendak' zigilua.

Singular Dendak-ek helburu du bezeroari erosketa-esperientzia berezi bat ematea, tratu pertsonalizatuarekin eta xehetasunak zainduz. Hori dela eta, merkataritza hobetzeko prozesuetan oinarritzen da, eta bertan ari diren pertsona guztiak inplikatzen ditu, emaitzak lortzeko, bai bakarka, bai taldean. Aldi berean enpresen arteko lankidetza sustatzen da, eta merkataritzaren balioespen soziala hobetzen da.

Ekimena Tolosako merkataritza sektorearentzako interesgarria delakoan, herriko merkatariei aurkezpen honetara bertaratzeko deia egiten die udalak. Horretarako, aurretiaz izena eman behar dute: 943 65 35 78 edo 622 776 250 telefonora deituz, edo info@tolosandco.org helbidera idatziz.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA