Eskaintza oparoa larunbateko azokako mahaietan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/11/26 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Barazki eskaintza oso zabala izan zen Azokan pasa den larunbatean. Azkenengo tomateak, piparrak eta bainak saldu ziren, eta hauekin neguko brokoliak, bruselazak, romanesku azak eta azaloreak izan ziren. Azalore berdeak nobedade bezela, eta zerrenda porruekin, borraia eta eskarolekin osatu zen.

Fruta zerrenda ere zabala izan da egun hauetan. Sagar mota desberdinak, kiwiak, feijoak, kakiak, mizpiradiak, intxaurrak, gaztainak, urrak…

Perretxikoen artean, aipatzekoak izan ziren bertako onddoak, ziza horiak eta nikaloak. Urte gogorra bizitzen ari gara arlo honetan, baina pixkanaka ari dira iristen perretxikoak postuetara, eta salmentak, nahiz eta beste urteetakoak bezain onak ez izan, goruntz doaz.

Prezioak:

Fitxategiak: 
Fitxategi 24-11-2018.xlsx

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA