Euskal Herri osoko mintegiek hartuko dute parte Zuhaitz Azokaren 28. edizioan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/01/22 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Zuhaitzak, zuhaixkak, landareak eta mota guztietako haziak izango dira protagonista larunbat goizean Trianguloan

 

Larunbat honetan, hilaren 27an, urteko lehen azoka berezia egingo da Tolosan: Zuhaitz Azoka, 28. edizioa izango duena. Aurreko urteetan lortutako arrakastaren ondoren, lorezaintzaren eta landareen zaleentzako hitzordu garrantzitsuena hiribildura itzuliko da urtarrilari agur esateko, fruta-arbolen eta gustu guztietarako loreen artean.

Azoka Triangulo plazan egingo da, eta 9:00etatik 14:00etara usainez eta kolorez beteko da. Zuhaitz, zuhaixka, landare, lore eta hazi mota ugari ikusi eta erosi ahal izango dira, Euskal Herriko hainbat lekutatik etorriko diren mintegietakoak:

  • Ines Flores Navarrete (Anoeta)
  • Juncal Areitioaurtena (Zaldibar)
  • Jose Javier Beaskoetxea (Iurreta)
  • Asier Iraola (Anoeta)
  • Ignacio Guillén e hijos S.L. (Tafalla)
  • Miguel Arribas (Beizama)
  • Joseba Belar (Zaldibar)
  • Txomin eta Arkaitz Bilbao (Kortezubi)

Zuhaitzak landatzeko garaia

Zuhaitz Azoka garaiotan antolatzea ez da kasualitatea. Izan ere, zuhaitz landareak inguratzeko garaia da negua. Urtarrila eta otsaila dira fruta-arbolak landatzeko hilabeterik aproposenak, landarea atsedenaldian dagoelako eta oraindik lorerik ez duelako. Horrek landatzean arazoak sortzea saihestuko du. Udaberriko lehen loraldia heltzen denerako, lehen sustraiak botata izango dituzte.

Tolosaldeko klimarako egokiak dira sagarrondoa, udarea eta gereziondoa. Larunbateko azokan eskuragarri izango dira bestelako zuhaitz askorekin batera: hurritzak, pagoak eta  haritzak, besteak beste.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA