Festa giroan joan zen pasa den larunbateko azoka

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/06/04 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Zerkausitik Triangulo plazara mugitu ziren larunbat honetan baserritarren postuak Bisigu eta sagardo festa zela eta. Festa giroak eta euria ez egiteak azoka eguna animatzen asko lagundu zuten. Eskainitako zerrenda oso zabala izan zen, garai honetako berezitasunek prezio-kalitate ezin hobea dutelarik.

Udaberriko zizak oso puntu onean daude, kalitate zein prezioan. Ilarrak ere badihoazte pixkanaka merketzen, babak bezelaxe, eta ikusitako aurtengo lehenengo gereziak ere ez ziren batere garesti saldu.

Berdura plazan, apaingarriko landare eta loreen postuetako proposamena izugarria izan zen. Espezie eta aukera asko salgai, denak puntu oso onean egun hauetako eguraldiaren freskotasunak lagunduta.

Prezioak:

Fitxategiak: 
Fitxategi 2018-06-02.xlsx

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA