Fruta zerrenda nagusi larunbatean azokan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/09/17 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Azoka Zerkausitik Triangulo plazara mugitu zen Garagardo Azokari lekua uzteko. Eguraldia lagun genuela larunbata goizean, giroa alaia izan zen oso, eta salmentak ugariak.

Fruta zerrenda aipagarria: sagar mota asko eta kalitate handikoak izan ziren nagusi, eta hauekin, pikuak, udareak, aranak eta zenbait fruitu lehorrak. Matxakanen falta nabaritu zen, eta perretxiko zerrendan ere aukera zabalagoa izatea espero genuen.

Barazki zerrenda udarakoa dugu oraindik. Kalitate handiko lekak izan ziren, baita askotariko tomateak, eta ibarrako pipar asko ere bai. Hemendik gutxira espero dira lehenengo Tolosako Babarrunak.

Prezioak:

Fitxategiak: 
Fitxategi Prezioak

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA