HARAGI 2019 aurkeztu da Fitur turismo azokan, Tolosaldearen eskaintzaren baitan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/01/23 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Tolosaldea The Basque Route izenpeko gunean da, Tolosaldea-Goierri gida orokorra eta Tolosa Gourmet, eskualdeko eskaintza gastronomikoaren gidarekin. Topic Museoaren informazioa eta Tolosako moleskinea ere eskura izango dituzte bisitariek.
  • Tolosako Udalak, Basque Culinary Center eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, HARAGI 2019 aurkeztu du. Aurreratu dute Txingarraren eta Haragiaren Nazioarteko Topaketa maiatzaren 9tik 12ra izango dela.
  • Nerea Letamendia zinegotziak azpimarratu du Fitur turismo azokan egotea “erakusleiho oso garrantzitsua” dela Tolosarentzat: “gure eskaintza are gehiago kokatu eta ezagutarazteko, eta baita ideiak hartu eta lankidetzak sustatzeko ere”.

Tolosaldea Madrilen da FITUR Turismoaren Nazioarteko Azokan, Euskadiko stand-aren baitan, hainbat promozio euskarriekin. Gaur, asteazkena, urtarrilak 23, ireki ditu ateak Madrileko IFEMA feria-gunean ospatzen den azokak. Tolosaldea The Basque Route izenpeko gunean da, Tolosaldea-Goierri gida orokorra eta 'Tolosa Gourmet' eskualdeko eskaintza gastronomikoaren gidarekin. Topic Museoaren informazioa eta Tolosako moleskinea ere eskura izango dituzte bisitariek.

Tolosako Udalak, hain zuzen, HARAGI 2019 aurkeztu berri du gaur, hilak 23, Madrilen biltzen den turismo sektoreko profesionalen aurrean. Bidelagun izan ditu Basque Culinary Center eta Eusko Jaurlaritza ere. Nerea Letamendia, Merkataritza, Azokak eta Turismo zinegotzia, izan du buru delegazioak. Aurreratu dute Txingarraren eta Haragiaren Nazioarteko Topaketa maiatzaren 9tik 12ra izango dela. “Iaz abiatutako bideari jarraipena emango diogu, nazioarteko eta bertako parrilariak, eta jardunaldi zein ekintza herrikoiak uztartuz”. Aurrerago eskainiko dira xehetasun gehiago.

HARAGI topaketaren aurkezpenaz gain, Topic museoak, asteburuan gerturatzen den publiko orokorrarentzat, tailerrak eskainiko ditu, bere 10. urteurrenaren bueltan kokatuz: larunbatean, urtarrilak 26, hiru saio izango dira: 12:30, 14:00, eta 16:00etan, eta igandean, urtarrilak 27, berriz, 12:00etan eta 13:30ean.

Nerea Letamendiak azpimarratu du Fitur turismo azokan egotea “erakusleiho oso garrantzitsua” dela Tolosarentzat: “gure eskaintza are gehiago kokatu, egonkortu eta ezagutarazteko aukera eskaintzen du. Bestetik, azpimarratzekoa da, era berean, Fitur gune paregabea dela gainerako erakundeak, estatukoak zein nazioartekoak, egiten ari direna ikusteko, tendentzien berri izateko, ideiak hartzeko eta lankidetzak sustatzeko”.

20.000 bisitari 2018an Tolosaldean

Tolosaldeak 2018an 20.000 bisitari jaso zituen. Atzerriko, Estatuko eta Euskal Herriko bisitari gehiago: katalanak eta madrildarrak gailentzen dira. Tolosaren kasuan urtean zehar igoera nabarmena izan da, baina bereziki adierazgarria izan zen udakoa: uztailean %50 igo da gurera bertaratutako bisitari kopurua, eta abuztuan, berriz, %27.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA