Hernioko mapa turistikoa sortu dute Tolosaldea, Urola Garaia eta Urola Kosta eskualdeek elkarlanean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/05/17 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Hernio mendikatearen aisialdiko ikuspegia balorean jartzea helburu duen euskarri grafikoa da sortu berri dena. Leku enblematikoa Gipuzkoarrentzat eta Gipuzkoarentzat, KBE izendatua eta balore natural handia duena beraz, eta aisialdi eta turismorako potentzial handia duena hainbat arrazoirengatik: euskal tradizioak bizirik mantentzen diren tokia (iraileko erromeriak, mendizaletasuna, artzaintza, erlijio usadioak ...), balore natural eta paisajistikoak, kokapen estrategikoa Gipuzkoaren erdian ... Hiru eskualderen arteko elkarlanean sortu dugu: Tolosaldea, Urola Erdia eta Urola Kosta. Bi premisa izan ditugu kontutan euskarri hau sortzeko garaian:

  • San Sebastian Region estrategia turistikoa: Flujo turistikoak lurraldean zehar barreiatu behar dira, Donostiatik lurraldera. Horretarako eskaintza artikulatu behar da, produktuak sortu, eskualdeak elkarlanean beharrezkoa den kasuetan.
  • Destino turistiko baten mugak turistak berak delimitatzen ditu edozein muga edo banaketa administratiboren gainetik, eta lurraldearen orografiak eragin nabarmena du turistak egiten duen hautu edo delimitazio horretan. Kasu honetan, turistak Hernio puntara igo nahi du eta Zelatunen hamaiketakoa egin ( oso gurea dena) eta erlaxatu. Bere nahia bete ahal izateko soluzioak eta bideak nahi ditu eta “Destino administratiboetako” erakundeak, eskualdeak alegia erantzun hori emateko daude.

Maparen ezaugarri konkretuak:

  • Mapa, lurraldea airetik ikusiko bagenu bezala marraztu da, barnealdetik kosta eta hiriburura begira jarrita. Erdian, Hernio tontorra eta bereziki nabarmendu dira Hernio- Gazume KBE eremuak barneratzen dituen herriak.
  • Hernio zeharkatzen duten ibilbide luzeak eta Zelatunera gerturatzen diren ibilbide motz nagusiak ere markatu dira. Eguna osatzeko baliabide gisa, museoak ere markatu dira.
  • Maparen atzealdean, Hernio tontorrera dauden igoera nagusiak zehaztasunez deskribatu dira, ibilbideen informazio teknikoa zehaztuz. Mendizaleak ez direnentzat errepide paisajistikoak ere nabarmendu dira ( Tolosa-Loiola eta Asteasu-Aia), Hernio inguruan ospatzen diren kirol probak ere aipatu dira, atalberezi bat eskaini zaio Alkizako Fagus- Hernio-Gazumeko interpretazio Zentroari eta azkenik, inguruko lotokiak zehaztu dira.
  • Kontrazalean, kokapen maparekin batera, euskarrian parte-hartu dugun hiru eskualdeen turismo bulego nagusien kontakturako datuak zehaztu ditugu.
  • Bi bertsio egin ditugu. Bata euskara-gaztelera bertsioa ( 7.000 ale) eta bestea, ingeles-frantses bertsioa (3.000 ale).

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA