Karakolak eta erramuak aurkitu genituen larunbateko azokan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/03/26 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Giro alaia atzokoan azokan. Gure ardo txuri txokoak hartu zuen Trianguloa. Herrialde desberdinetako ardo txuri ugari eta pintxoak dastatzeko aukera izan genuen. Eguzkiak ere lagundu zuen eta nahiz eta hotza izan, jendea animatu zen eta salmentak onak izan ziren.

Karakolak eta erramuak mahai askotan ikusi genituen, eta hauekin, oraindik, neguko barazkiak. Eguraldiak lagundu egin beharko du baratzetan udaberriaren eragina sumatu ahal izateko. Hori bai, gazta berria ugaritzen ari da, eta ia gazta postu guztietan dago salgai. Aurtengoa oso ona eta betea; Irasagar eta sagar dultzeak ere ugari, batera jateko.

Garai honetako zenbait produktu oraindik atzeratuta daude. Zizak edota ilarrak jan ahal izateko hilabete inguru itxoin beharko dugu, eta hori, eguraldiak laguntzen badu.

Datorren larunbatean, karakolak izango dira protagonista. Botarri eta Astelehena jatetxeko sukaldariek 2500 karakol sukaldatuko dituzte eta karakol-lasterketak ere izango ditugu.

Prezioak:

Fitxategiak: 
Fitxategi 2018-03-24.xlsx

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA