- Karakolen dastaketa eta lasterketaz gain, apirilaren 18tik 22ra, bisita gidatu ugari, Tolosako Azoka edota Topiceko erakusketak ere izango dira.
Gastronomiak, ondareak eta kulturak bat egingo dute Aste Santuaridagokion asteburuan, apirilaren 18tik 22ra, hain zuzen. Pasaden asteburuko Ardo Txuriaren Azokari eta erromeri doinuei jarraiki, larunbat honetan karakolen txanda izango da, eta Botarri eta Astelehena jatetxeko sukaldariek 2500 karakol sukaldatu eta banatzeaz gainera, ohiko karakolen lasterketak borobilduko du ekimena.
Tolosa ezagutzeko bisita gidatuak
Tolosako ondare historikoa ezagutzera eman eta balioan jartzeko asmoz, hiru bisita gidatu antolatu dira. Ohikoak dira Tolosako Azoka eta Alde Zaharreko txokoak ezagutzeko ibilbide gidatuak. Horiei beste bisita berezi bat gehituko zaie, Santa Maria Elizak berriz zabalduko baititu bere ateak bisitarientzat, aurrez egindako bisiten arrakasta ikusirik.
Ostegunetik igandera 10:00etatik 18:00etara bisita ezberdin bat izango da orduro, 14:00etan izan ezik. Interesatuek Tolosaldea Tour turismo bulegoan (Andre Maria Plaza, 1), 943 69 74 13 telefonora deituz edo tour@tolosaldea.eus helbidera idatziz, eman beharko dute izena.
Topic Museoak ere eskaintza berezia egingo du oporraldiaren aitzakian. Ordutegia luzatuko du, eta hilaren 13tik 28ra egunero da zabalik. 10:00etan zabalduko ditu ateak, 14:00ak arte, eta arratsaldez 15:00ak eta 19:00ak bitarte izango da irekita. Duela hilabete eskas inauguratu du aldizkako erakusketa berria txotxongiloen etxeak: Eszenak & Istorioak. Speeltheather Holland (Studio) eta bere mundu magikoa.
Horrez gain, bisita gidatu antzeztuak eta tailerra izango dira. Bisita gidatuetarako aurrez izena eman beharko da, 943 650 414 telefonoan edota cit@cittolosa.com helbidean. Tailerrean, berriz, txotxongiloekin inprobisazioa eta jolasa jorratuko dituzte. Apirilaren 23tik 26ra izango da, 09:30etik 13:00etara, sei urtetik gorako haurrentzat. Ikastaroaren prezioa 40 eurokoa da, eta interesadunek pedagogia@cittolosa.com helbidera idatzi beharko dute izena emateko.
Programazio orokorra
Apirilak 18, osteguna
10:00-19:00. Bisita gidatuak Alde Zaharrean eta Santa Maria Elizan (ikus ordutegiak eta hizkuntzak hurrengo orrialdean)
Apirilak 19, ostirala
10:00-19:00. Bisita gidatuak Alde Zaharrean eta Santa Maria Elizan (ikus ordutegiak eta hizkuntzak hurrengo orrialdean)
Apirilak 20, larunbata
09:00-14:00. Asteroko azoka, Zerkausian, Berdura Plazan eta Euskal Herria plazan
10:00. Bisita gidatua Tolosako Azokan
11:00. Karakolen lasterketa, Trianguloan
11:30-13:30. Bisita gidatu antzeztuak, haurrentzat, Topic Museoan (ikus ordutegiak eta hizkuntzak hurrengo orrialdean)
12:00-19:00. Bisita gidatuak Alde Zaharrean eta Santa Maria Elizan (ikus ordutegiak eta hizkuntzak hurrengo orrialdean)
12:00. Karakola dastaketa
12:30. Karakolen lasterketako sari banaketa
Apirilak 21, igandea
10:00-19:00. Bisita gidatuak Alde Zaharrean eta Santa Maria Elizan (ikus ordutegiak eta hizkuntzak hurrengo orrialdean)
11:30-13:30. Bisita gidatu antzeztuak, helduentzat, Topic Museoan (ikus ordutegiak eta hizkuntzak hurrengo orrialdean)
Apirilak 23-26
09:30-13:00. Topic-en, udaberriko tailerra: Jolastuz, bidea eraiki
Bisita gidatuak: ordutegiak eta hizkuntzak
Apirilak 18, osteguna
10:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Eus / Es)
11:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Es / Fr)
12:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Es / Ing)
13:00. Bisita gidatua Santa Maria Elizan (Eus / Es)
15:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Eus / Es)
16:00. Bisita gidatua Santa Maria Elizan (Eus / Es)
17:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Es / Ing)
18:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Eus / Es)
Apirilak 19, ostirala
10:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Eus / Es)
11:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Es / Fr)
12:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Es / Ing)
13:00. Bisita gidatua Santa Maria Elizan (Eus / Es)
15:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Eus / Es)
16:00. Bisita gidatua Santa Maria Elizan (Eus / Es)
17:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Es / Ing)
18:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Eus / Es)
Apirilak 20, larunbata
10:00. Bisita gidatua Tolosako Azokan (Eus / Es)
11:30. Bisita gidatu antzeztua, haurrentzat, Topic Museoan (Eus)
12:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Es / Ing)
12:30. Bisita gidatu antzeztua, haurrentzat, Topic Museoan (Es)
13:00. Bisita gidatua Santa Maria elizan (Eus / Es)
15:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Es / Ing)
16:00. Bisita gidatua Santa Maria elizan (Eus / Es)
17:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Es / Ing)
18:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Eu / Es)
Apirilak 21, igandea
10:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Eus / Es)
11:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Es / Fr)
11:30. Bisita gidatu antzeztua, helduentzat, Topic Museoan (Eus)
12:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Es / Ing)
12:30. Bisita gidatu antzeztua, helduentzat, Topi Museoan (Es)
13:00. Bisita gidatua Santa Maria Elizan (Eus / Es)
15:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Es / Fr)
16:00. Bisita gidatua Santa Maria Elizan (Eus / Es)
17:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Es / Ing)
18:00. Bisita gidatua Alde Zaharrean (Eus / Es)
Erreserbak: