Legorretako Joxe Mujikarena da 2018ko Tolosako babarrun onena

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/11/17 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Bigarren eta hirugarren saria Tolosako Edurne Ezeizak eta Zumaiako Jose Mari Aramendik eskuratu dute, hurrenez hurren.
  • Eguraldia lagun, giro aparta izan da Tolosa erdigunean. Jaiak jarraipena du arratsaldean eta bihar egun osoan zehar.
  • Irudi galeria atxikita.

Euskal Jaiak, Ekoizleen lehiaketak eta azoka bereziak jende andana ekarri dute Tolosara. Goizean goizetik, Tolosako babarrunaren 23 ekoizleen babarrunak sutan zirela, azoka berezian, 21 postu ezarri dira Trianguloan.

12:30ak aldera ezagutu da aurtengo Tolosako Babarrun onena zein den: Legorretako Joxe Mujikarena. Bigarren eta hirugarren saria Tolosako Edurne Ezeizak eta Zumaiako Jose Mari Aramendik eskuratu dute, hurrenez hurren. Babarrunak, Roberto Ruiz (Hika); Peio Doyharzabal (Astelena); Felix Belaunzaran (Iriarte) eta Txemari Esteban (Botarri) sukaldariek prestatu dtuzte.

Haurkizunarentzat izan da hirugarrenez aurtengo enkantea. 1500 eurotan erosi du aurtengo babarrun irabazlearen 3 kiloko zakua Tolosako Hotel Bide Bidek. Haurkizuna Fundazioak Ekuadorren martxan duen gizarte garapen proiektu bati lagunduko zaio enkantearekin lortutako diruarekin.

Perla beltza eta bere sakramentuak bat. San Blas elkartearen odolki lehiaketa, hirugarrenez, Babarrun Festarekin batera ospatu da. Guztira, 14 odolki ekoizlek hartu dute parte. Lehen saria Ezkio-Itsasoko Jesus Maria Debak eskuratu du eta bigarrena Ordiziako Mujika Odolkiak -ek.

Bestalde, Babarrun Kofradiarekin elkarlanean burututako III. Euskal Jaiak hartu ditu Tolosako kaleak. Erraldoi eta buruhandiak kalejiran atera dira eta Udaberri Taldeak kalejiraz gain, dantza ikuskizuna eskaini du Triangulo Plazan. Egitarauak jarraipena du.

X. Euskal Herriko Frisoi Txapelketa ere hartu du Ferialekuak.

Arratsaldean musika protagonista; bihar Gure Kaiola eta sukaldariak

AZAROAK 17

14:30 Tolosako elkarte eta tabernetan babarrun jatea / Comida de alubias en las sociedades y bares de Tolosa

  • 18:45 Oihana Iguaran eta Unai Agirre bertsotan, Beti-Alai jatetxeko balkoitik

  • 19:15 Jainekin txaranga, Maria Luisa Agirre doktorearen plazatik hasita

  • 20:15 Asier Gozategi, Iñaki Larrañaga eta Julen Alonso trikitilariak, Orbelako balkoian; ondoren, trikitilariekin Euskal Herria plazara

  • 20:45-21:45 Solano & DJ DZ, Euskal Herria plazan

  • 23:30 Gozategi, Plaza Berrian

  • 01:30 Txaranga, Plaza Berritik hasita

AZAROAK 18

8:00 Gure Kaiola elkarteak antolatuta, XXXII. Tolosako Babarrunaren Lehiaketa Gastronomikoaren hasiera, Trianguloan / Comienzo del XXXII Concurso Gastronómico de la Alubia de Tolosa, organizada por la sociedad Gure Kaiola en la plaza del Triángulo.

13:00 Tolosako Babarrunaren Lehiaketa Gastronomikoko epaimahaiak bere lanari ekingo dio, Trianguloa plazan / El jurado del Concurso Gastronómico de la Alubia de Tolosa comenzará su labor, en la plaza del Triángulo.

14:30 Herri bazkaria, Zerkausian / Comida popular en el Tinglado

Oharra: 27 €-ko bazkariko txartelak ( 16 urtetik behera 15€) “Gure Kaiola” elkartean egongo dira salgai ostegun eta ostiraletan, 19:30etik 21:00etara, edo egunean bertan, Trianguloa plazan (600 859 683; gurekaiola@hotmail.com).

Nota: los tiques para las comidas, de 27 € (Menores de 16 años 15€), estarán a la venta en la sociedad Gure Kaiola, los jueves y los viernes, de 19:30 a 21:00 horas, o se podrán adquirir en el mismo día de la comida, en la plaza del Triángulo (600 859 683; gurekaiola@hotmail.com).

16:30 Tolosako Babarrunaren Lehiaketa Gastronomikoko sari banaketa, Zerkausian / Entrega de premios del Concurso Gastronómico de la Alubia de Tolosa, en el Tinglado.

Irudi galeria

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA