Neguko zerrenda osoa mahaietan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/12/03 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Euriak giroa apaldu zuen lehenengo orduetan. Goiza aurrera zihoala ordea, erosle gehiago gerturatu ziren Zerkausira. Eskaintza, oso zabala, negukoa, eta kalitate handikoa. Udarako zenbait barazki geratzen diren arren, gehienak negukoak izan ziren, eta fruta eskaintza beste horrenbestekoa.

Azalore, brokoli, azak, romaneskuak, eskarolak, borraiak, espinakak, kalabaza, porruak eta txaiota izan ziren postu askoetan; tomateak, lekak eta piparrak ere izan ziren zenbait mahaietan; azkenekotakoak zirela esan ziguten saltzaileek.

Pateak eta bestelako txerrikiak ere eskaini ziren. Gabonetan ondo salduko direla dirudi.

Prezioak:

Fitxategiak: 
Fitxategi 01-12-2018.xlsx

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA