Otsailaren 19an, larunbatean, Zuhaitz azoka egingo da Alondegia plazan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/02/14 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • 2022 urteko lehen azoka berezi honetan zuhaitzak, zuhaixkak, haziak eta landareak erosteko aukera izango da.

 

 

Iaz pandemiaren ondorioz, Zuhaitz Azoka egiterik posible izan ez bazen ere, behin osasun egoera hobetuta, aurten hemen da berriro. Zuhaitzak, zuhaixkak, haziak eta landareak izango dira protagonista 2022ko lehendabiziko azoka berezi honetan. Datorren larunbatean, otsailak 19, Alondegia plazan hainbat postu egongo dira zuhaitzen inguruan.

Guztira, 8 postu egongo dira Alondegia plazan. Azokaren ordutegia izango da 09:00etatik 14:00etara.

Egun hau landare eta zuhaitz mota ugari ikusi eta erosteko aproposa izateaz gain, haiei buruzko zehaztasunak galdetzeko ere egokia da. Izan ere, gustura erantzuten diete mintegietako arduradunek bertaratutakoen kezka eta galderei.

Larunbateroko azoka ere bai

Alondegia plazan soilik ez, udalerriko beste hainbat gunetan ere erosi ahal izango dituzte bisitariek, bertako produktuak. Alde batetik, Zerkausia eta Trianguloa plazara, inguruko baserritarrek larunbatero bezala beraien produkturik onenak ekarriko dituzte, baratzetik zuzenean, edonork goza ditzan. Besteak beste, urte garai edo sasoi honetakoak: azaloreak, brokoliak, bruselako azak eta eskarolak. Bestetik, Berdura plazan, loreak eta landare haziak izango dira salgai. Azkenik, era guztietako produktuak eskuragarri izando dira Euskal Herria plaza eta San Frantzisko pasealekuan.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA