Perretxikoak ilargi aldaketari begira

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/09/03 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Udazkenaren  gertutasunaren eragina nabaritzen da dagoeneko azokako mahaietan. Fruta zerrenda oso zabala da, sagarra nagusi dela. Udareak ere badaude postuetan, eta garaia aurrera dihoala, motak ere aldatzen dihoaz. Elstar, urkizu sagarra, edota reineta sagarra dira nagusi orain mahaietan. Dirudienez, aurtengo matxakana uzta oso eskasa izango da ordea.

Barazkien eskaintzan ere aldaketak somatu ditugu. Tomate, leka eta piper asko izanik, potxak eta bestelako barazkiak azaltzen hasi dira dagoeneko, eta hauen ondoren, Tolosako Babarrunak espero ditugu.

Perretxiko saltzaileek datorren asteko ilargiari begira daude. Ea onddo kolpe bat dakarkien eta urtea konpontzen laguntzen duen.

Prezioak:

Fitxategiak: 
Fitxategi 01-09-2018.xlsx

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA