Perretxikoak ugari eta giro alaia azokan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/07/23 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Sekulako giroa izan genuen asteburu honetan Tolosako Azokan. Eguraldia euritsua izan zen eta horrek erosleak herrian geratzera bultzatu zituen, mahaietan giro bikaina sortuz. Eskaintza zabala dugu egun hauetan; negutegietako tomateak, mota desberdinetakoak, dira protagonista. Era desberdinetako piparrak ere ugariak dira.

Berrikuntza bezala, aurtengo lehenengo leka borobila izan zen mahai batean. Eskarolak, letxugak, kogoiloak edo lolloak oso momentu onean daude. Egun hauetako euri eta eguzkiak lagundu egin diete; eta hauei bezela, perretxikoei. Bertako gibelurdina, pirineotako onddoak edota ziza horiak goreneko kalitatezkoak izan ziren, eta salmentek ere gora egin zuten.

Prezioak:

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA