Salgai dira abenduaren 8tik 10era ospatuko den Txuletaren Festarako txartelak

Tolosako Udala
2017/12/05 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Aurtengo Txuletaren Festa abenduaren 8tik 10 era luzatuko da 4 otordurekin: abenduak 8an bazkaria; abenduaren 9an bazkari eta afaria; eta abenduaren 10ean, bazkaria. Jada egin daitezke erreserbak 943 69 74 13 telefonora deituz.

 

Honakoa izango da menua:

  • Urdaiazpikoa
  • Nafarroako esparragoak
  • Kantauriko antxoak
  • Lodosako piperrak
  • Txuleta
  • Idiazabal gazta
  • Teila, zigarrotxoa eta gorrotxa

*Abenduaren 10eko menuan, igandea, idi txuleta zerbitzatuko da.

45 euroko prezioa du. Horrez gain, haurrentzako menua ere egongo da 12 eurotan:

  • Pasta tomatearekin edo arroz txuria tomatearekin
  • Oilasko Errea txip patatekin edo eskalopea txip patatekin edo hanburgesa saltsan
  • Helatu Sandwich-a edo bainilazko natilak edo flana

Bestalde, Zizka Mizka Koxka gunea bueltan da hirugarrenez. 19-90 gastrotekak, Barriola harategiak, Txomin parrillak, Imanol Zubelzuk, Fronton jatetxeak eta Solana 4-k Eusko Label haragia parrilan eskainiko dituzte Zerkausian, pintxo edota razio formatoan. Ostiral eta larunbatean goizez zein arratsaldez izango da (12:00-16:00 eta 18:00-22:00. Larunbatean 22:30ak arte) eta igandean, berriz, goizez (12:00-16:00).