Tolosa, azoka berezien denboraldi emankorrenerako prest

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/09/03 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Urtea amaitu aurretik lau azoka berezi egingo dira, eta finkatu dira jada datak.
     

Finkatu dira jada urte amaiera bitarte Tolosan izango diren azoka berezien datak. Lau hitzordu izango dira, ohikoa baino bat gutxiago, aurten ez baita Mikologika azokarik izango. Tolosako Kasino elkarteak antolatu izan ohi du urtero onddo eta perretxikoen festa, eta elkartean egiten ari diren obrak tarteko, aurten ez antolatzea erabaki dute. 

Urriaren 25ean, hilabete horretako azken larunbata izanik, izango da lehen hitzordua: Goxua, gozogintzaren azoka berezia. Hurrengoa Esneki izango da, Euskal Herrian egindako mota guztietako gazta eta esnekien inguruko azoka. Azaroaren 7 eta 8an ospatuko da. Bi aste geroago, azaroaren 22an, ospatuko da Babarrunaren Festa, Euskal Jaiarekin batera. Urteko azken azoka berezia Gabonetakoa izango da, abenduaren 20an egingo dena. 

  • Urriak 25: Goxua

  • Azaroak 7-8: Esneki

  • Azaroak 22: Babarrunaren Festa

  • Abenduak 20: Gabonetako azoka berezia

Azoka berezien eta larunbateko azokaren inguruko informazioa zuzenean jaso nahi izanez gero, Azoka Lagun egiteko aukera dago, https://www.tolosakoazoka.eus/azoka-lagunak/ orrialdeko formularioa beteta.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA