Tolosa zuria lorez estaliko da, bigarrenez

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/05/15 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Tolosako Udala, Tolosaldea Garatzen, Tolosa&Co eta Topic museoa elkar hartuta, bi egunez, ostirala zein larunbata, luzatuko den egitaraua prestatu dute.

  • Nerea Letamendia Belloso, Merkataritza, Feriak eta Turismo zinegotzia: “Hiri Ekonomiaren Mahaitik eratorritako lehen apustu sendoa izan zen hau eta balorazioa 'oso' positiboa”.

  • Ikuskizun musikalak, antzerkia, bisita gidatuak, azokak, museoen ate irekiak, merkataritza... guztiak bat egingo dute, elkar konektatua, enfoke berriarekin eta publiko anitzengana helduz, maiatzaren 18 eta 19an.

Bigarrenez gauzatuko da Tolosa Zuria Loretan egitasmoa. Tolosako Udala, Tolosaldea Garatzen, Tolosa&Co eta Topic museoa elkar hartuta, bi egunez, ostirala zein larunbata, luzatuko den egitaraua prestatu dute, Museoen Nazioarteko Eguna, Gau zuria eta Lore eta Landare azoka uztartuz.

San Isidro eguna baliatuz egin dute aurpenena aipatutako erakunde eta elkarteetako ordezkariek: Nerea Letamendia Belloso, Merkataritza Feriak eta Turismo zinegotzia; Brian Cullen Tolosaldea Tour turismo bulegoko arduraduna; Jaione Ormazabal, Tolosa&Co-ko kidea; Ramon San Sebastian, Topic museoko ordezkaria; Maria Cueto, aurtengo artista gonbidatua; eta Garaikoa Baserritarren elkarteko presidente den Patxi Izagirre.

Nerea Letamendiak adierazi duen eran, “guztiak bat gara, hiri ekonomia osatzen dugun eragileak elkar konektatuta prestatu dugu ekimena, beste behin”. Xehetu du 2016 hasieratik lanean ari direla elkarrekin Hiri ekonomiaren Mahaian: “plangintza zehatz baten baitan, herriak alor horietan jarraitu beharreko estrategiak definitu ditugu elkarlanean, eta horiexek aurrera eramaten gabiltza orain. Estrategia horretan kultura, merkataritza, lehen sektorea azokaren bitartez, turismoa... giltzarri dira eta bat gara hiri ekonomia indartsu eta bizia osatzeko unean. Bateragunetik sortutako enfoke berri bat, publiko berriengana iristeko” nabarmendu du.

Bide horretan, azpimarratu du herrian antolatzen diren ekimenak “era koordinatuan” gauzatzea dutela lan ildo: “zentzu horretan, duela bi urte mahai gainean jarri zen Museoen eguna eta Gau zuria baliatuz ekimen indartsu bat abiaraztea. Pausuak eman ziren iaz bide horretan eta hiru eguneko egitaraua antolatu zen Museoen eguna, Gau zuria eta Lore eta Landare azoka batuz: Tolosa zuria loretan, hain zuzen. Mahai horretatik eratorritako lehen apustu sendoa izan zen hau eta balorazioa oso positiboa. Aurten bigarrenez, beraz, Tolosa zuria loretan izango dugu”.

Maiatzaren 18 eta 19a hartuko du loretan Tolosa zuria. Ostiralean Museoan Nazioarteko Eguna eta Gau Zuria dira. Topic museoak bere ateak irekiko ditu ostiral zein larunbatean, eta egun dauden erakusketez gain, hainbat ekimenez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Bestalde, Tolosaldea Tour turismo bulegoak antolatutako alde zaharreko gaueko bisita gidatua eskainiko da. Horrez gain, 22:00ak arte 'shopping white' izenpean, Tolosa&Co elkarteko dendak zabalik izanen dira. Eta 20:30etatik aurrera, suzko ikuskizuna eskainiko da Tolosako kaleetan zehar Drakonia taldearen eskutik.

Maiatzak 19an, berriz, Lore eta landareen eguna. Larunbatero bezala, 1256tik etenik gabe, larunbateroko azoka izango dugu Zerkausian eta Euskal Herri Plazan, eta Berdura Plazan, 39. Lore eta Landare azoka. Letamendiak azaldu du iaz Berdura Plazara ekarri zutela azoka 9 urteren ondoren (2008an azkena bertan) eta aurten ere bertan jarrituko duela. Guztira 13 postu izango dira:

  • Patxi Izagirre-Montes
  • Jose Ignacio Eceiza
  • Pio PeÑA
  • Jose Insausti
  • Iñigo Azpiazu
  • Aranburu Mintegiko, Imanol Aranburu
  • Gureak-Eko, Jose Mari Arsuaga
  • Sustrai Mintegiko Fulgencio Sutil Llona
  • Zurlaneko Ines Flores
  • Sairu Loreak-Eko IñIgo Polo
  • Ortuberriko Jose Javier Beaskoetxea
  • Urretabizkaiako, Haritz Urretabizkaia.
  • Guillen Mintegiko, Guillermo.

Lore eta Landare azokarekin lotuta, Gaztelako atean, Maria Cueto artistak egindako landare estruktura bat jarriko da, ekimen honen oinarrian dagoen bateragune horren isla ere. Gaztelako atean egongo da zintzilikatuta. Adar eta lore ur-jauzi modukoa da artistak azaldu duenez: “ez da artelan zurruna, baizik eta haizearen mugimenduarekin mugitzen doa bere baitan. Helburua da udaberri eta udara honetan egotea mugimendu handia duen eremu honetan ikusgai”.

Eta ekimena borobiltzeko, larunbat arratsaldean Tolosako Musika Bandaren kontzertua izango da Zerkausian eta gauean, Trianguloan, Tolosa&Coren eskutik, Gozategi. Letamendiak nabarmendu nahi izan du larunbat arratsaldeei indarra emateko egiten ari diren lanketa: “Tolosak balio handiko merkataritza du, berezia eta bereizgarritasuna eskaintzen duena. Zentzu horretan, estrategiko zaigu larunbat arratsaldeak indartzea.

Egitarau aberatsa zinegotziaren ustetan, “herriarentzako, herritarrentzako eta Udalak eta Hiri Ekonomiaren Mahaia osatzen dugunon helburuak betetzen dituena: herrian hedatzea eta mugimendua sortzea, gazteak erakartzea, eta sektore ezberdinentzako onuragarria izatea”.

Egitaraua

MAIATZAK 18 ostirala-Museoen Nazioarteko Eguna&Gau Zuria

10:00-01:00 Ate irekiak TOPIC museoan / Puertas abiertas en el museo TOPIC

17:00-22:00 Kontzertuak Tolosako Musika Eskolako ikasleen eskutik, TOPICen / Conciertos del alumnado de la Escuela de Música de Tolosa, en el Topic

19:00-20:00: Boinas Elosegi erakusketara bisita gidatuak, Aranburu jauregian / Visita guiada a la exposición de Boinas Elosegi, en el palacio Aranburu

20:00-22:00: Shopping white – Tolosa&Co-ko dendak irekita / Shopping white – Tiendas abiertas de Tolosa&Co

20:30-21:10: Suzko ikuskizuna Drakonia taldearen eskutik; Gernikako Arbola, Lopez Mendizabal, Emeterio Arrese, Nafarroa etorbidean...Tolosa&Cok antolatuta / Espectáculo de fuego de Draconia; En Gernikako Arbola, Lopez Mendizabal, Emeterio Arrese, Avenida Navarra... organizado por Tolosa&Co

21:30 Alde Zaharrean gaueko bisita gidatua euskaraz (Tolosaldea Tour-eko bulegotik hasita) / Visita nocturna guiada en euskera en el casco histórico (Empieza en la oficina de Tolosaldea Tour)

22:30 Alde Zaharrean gaueko bisita gidatua gazteleraz (Tolosaldea Tour-eko bulegotik hasita) / Visita nocturna guiada en castellano en el casco histórico (Empieza en la oficina de Tolosaldea Tour)

23:30 TOPIC museoan gaueko bisita gidatua helduentzako / Visita nocturna guiada para público adulto en el TOPIC

MAIATZAK 19 larunbata – Tolosa loretan eta Lore & Landare Azoka

9:00-14:00: Larunbateko Azoka Zerkausian eta Euskal Herria plazan / Mercado semanal ( Tinglado y Plaza Euskal Herria)

9:00-14:00: Lore eta Landare Azoka Berezia Berdura plazan / Feria extraordinaria de la flor y planta

10:00-14:00 Ate irekiak TOPIC museoan / Puertas abiertas en el museo TOPIC

15:00-19:00 Ate irekiak TOPIC museoan / Puertas abiertas en el museo TOPIC

11:30-12:30: Boinas Elosegi erakusketara bisita gidatuak, Aranburu jauregian / Visita guiada a la exposición de Boinas Elosegi, en el palacio Aranburu

16:30-19:30 BirZIklatu Merkatua – 2. eskuko merkatua Berdura Plazan / BirZIklatu Merkatua –Mercado de 2ª mano en plaza Verdura

17:30-18:30: Boinas Elosegi erakusketara bisita gidatuak, Aranburu jauregian / Visita guiada a la exposición de Boinas Elosegi, en el palacio Aranburu

17.00 -18:00 Haurrentzako marioneta tailerra Topic-en / Taller de marionetas para niños y niñas en el museo Topic

19:00: Tolosako Musika Bandaren kontzertua, Zerkausian / Concierto de la Banda de Música en el Tinglado

22:30: GOZATEGIren kontzertua, Trianguloa plazan ,Tolosa&Cok antolatuta / Concierto de GOZATEGI en la plaza del Triángulo, organizado por Tolosa&Co

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA