Tolosako hiri-ekonomia indartzeko diru laguntza deialdia martxan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/09/12 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Udalak 107.500 euro bideratu ditu laguntzetara; eskaerak urriaren 14a bitarte aurkeztu ahal izango dira.
  • Bi laguntza lerro ditu: lehena, Berriz Tolosa, negozioen arteko belaunaldien elkartrukerako; bigarrena, Ekin, negozio berriak abian jartzeko.


 

Abiatu da Tolosako hiri-ekonomia indartzeko diru laguntzen deialdia. Aurten Tolosako Udalak 107.500 euro bideratu ditu, herriko merkataritza jarduerari lotutako zerbitzuak, eta ostalaritza edo turismo sektoreko jarduerak sustatzeko.

Bi laguntza lerro jasotzen ditu: belaunaldien arteko negozioen elkartrukerako Berriz Tolosa programak 37.500 euroko diru-poltsa izango du; beste 50.000 euro banatuko dira negozio berriak abian jartzeko Ekin programaren barruan. Gainerako 20.000 euroak, Berriz Tolosa programan erosketarako eta Ekin programan erosketa eta birgaitze lanetarako bideratuko dira.

Aitor Agirresarobe Murgi, Garapen Ekonomikoa, Enplegua, Merkataritza, Turismoa eta Azokak Saileko zinegotziaren esanetan, «laguntzen helburua da merkataritza, zerbitzu, ostalaritza eta turismo esparruetako jarduera ekonomikoa, enplegua eta lehiakortasuna sustatzea, enpresa ekimen berriak abiaraziz eta lokal hutsak dinamizatuz». 

Berriz Tolosa: negozioen eskualdaketa bermatzeko

Negozioen eskualdaketa bermatzea helburu duen laguntza da. Eusko Jaurlaritzak sustatzen du eta Gipuzkoako Merkatarien Bazkundea arduratzen da kudeaketaz. Udalak, berriz, negozioa garatuko den lokalaren alokairu edo erosketa gastuak diruz laguntzen ditu.

Ekin: ekintzaileei bideratuta

Enpresa ekimen bat abiarazten laguntzeko programa da, eta lokala birgaitzeko edota alokairu-erosketa gastuetarako erabili ahal izango da laguntza.

Urriaren 14ra arte

Eskaerak urriaren 14a bitarte egin ahal izango ahalko dira. Laguntza programa bakoitzari dagozkion eskaera orria eta dokumentazioa aurkeztu beharko dira. Eskaera aurrez aurre (Udaten), erregistro elektronikoaren bitartez edota posta bulegoetan egin ahalko da.

Diru laguntza lerro bakoitzak baldintza zehatzak jasotzen ditu eta horiek, nahiz aurkeztu beharreko dokumentazioaren inguruko informazioa eta eskaera orria ere eskuragarri daude tolosa.eus-en, Tramiteak atalean, Diru laguntzen barruan.

Zalantzak argitzeko, merkataritza@tolosa.eus helbidera idatzi edo 943 69 75 21 telefono zenbakira deitu ahalko dute interesdunek.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA