Tolosaldeko interesgune nagusiak jasotzen dituen turismo gida berria, uda honetatik aurrera

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/07/24 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Eskualdearen benetakotasuna eta erakargarritasuna nabarmentzen ditu gida berriak, eta bost hizkuntzatan argitaratu da.

 

Tolosaldea Garatzeneko Turismo Sailak Tolosaldeko turismo eskaintza anitza laburbiltzen duen turismo gida berria aurkeztu du. Bertan izan dira Andu Martinez de Rituerto eta Alaitz Labaien, garapen agentziako lehendakari eta lehendakariordeak, Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Foru Diputatua eta Iñigo Garcia Turismoko Foru zuzendaria.

332 km²-ko azalera du Tolosaldeak, Gipuzkoako bihotzean. Naturan, euskal kulturan eta gastronomian murgiltzeko helburua dutenentzako helmuga paregabea da. Hain zuzen, balio horiek uztartzen dituzten interesgune nagusien inguruko informazioa biltzen du gida berriak.

Eskuorri berriak formatu irisgarriago eta erakargarriagoa du, bisitariek beren bisita erraz antola dezaten eta eskualdeak eskaintzen dituen aukera guztiak aurkitu ditzaten.

Berrikuntza batzuk ere txertatu dira, hala nola, turismo jasangarria sustatzeko eta ingurua zeintzeko gomendioak, 28 herrietara iristeko dauden garraiobideen gida, haurrekin bidaiatzen duten familientzako mapa eta euskarazko hiztegi labur bat ere bai.

Gida 5 hizkuntzatan argitaratu da: euskaraz, gazteleraz, katalanez, ingelesez eta frantsesez.

Eskuorriaren ezaugarri nagusiak:

  1. Mapak eta planak: Eskualdea modu jasangarrian eta arduratsuan esploratzeko ibilbideak eta mapak.
  2. Ezinbestekoak: Tolosaldeko zure bisitan galdu behar ez dituzun leku eta esperientzien gida.
  3. Gastronomia: Tolosako babarruna, Idiazabal gazta, Ibarrako piparrak… Bertako produktuen inguruko xehetasunez gain, gkoizle, jatetxe eta sagardotegien zerrenda ere topatu ahal izango dira.
  4. Natura eta aire libreko jarduerak: Ingurune natural paregabean mendizaletasuna, txirrindularitza eta beste hainbat jarduera burutzeko informazio praktikoa eta ibilbideen track-ak.
  5. Artea eta kultura: Tolosaldeko ondare kulturala, museoak eta herri txikietara bisitak…
  6. Familian egiteko planak: Haurrekin bidaiatzen dutenentzat, mapa berezia eta egokitutako eskaintzaren laburpena.  
  7. Ekitaldien agenda: Urtean zehar ospatzen diren azokak, jaiak eta ekitaldien egutegia.
  8. Non jan eta lo Egin: Bertako gastronomia gozatzeko eta guztien gustu eta beharretarako ostatu aukera guztiei buruzko informazioa.

Eskuorri honek informazioa ematea ez ezik, bisitariak bertako bizitzan murgiltzeko eta benetako esperientzia aberasgarriak izatera animatu nahi ditu. Turismo jasangarriaren aldeko apustuarekin, Tolosaldeko sustraiak, kultura ezagutzera eta bere komunitatearen parte izatera gonbidatzen ditu denak, ingurune natural eta kulturala errespetatuz eta zainduz.

Eskuragarritasuna

Bi modutara eskuratu ahal izango da Tolosaldeko turismo eskuorri berria: fisikoan Tolosako Plaza Zaharrean dagoen Tolosaldeko Turismo bulegoan; formatu digitalean, berriz, https://www.tolosaldea.eus/antolatu/mapak-eta-eskuorriak/ webgunean.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA