Udala eta Tolosako Babarrunaren Kofradia lankidetzan Tolosako Babarruna sustatzeko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/07/19 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Helburu nagusi du Tolosako Babarruna babestu, ezagutzera eman, produktua bera sustatzea eta ahalik eta promozio handiena egitea euskal eremuan, horretarako bi aldeko koordinazio eremua sortuz.

Olatz Peon Ormazabal alkateak eta Imanol Zubelzu Tolosako Babarrunaren Kofradiako lehendakariak izenpetu dute hitzarmena. Urtebeteko epealdia hartzen du akordioak eta Udalak 5.700 euroko diru-laguntza eman dio Kofradiari.

Alkateak babarruna Tolosaren "izanaren" parte dela nabarmendu du: “1989tik Kofradiak egin duen  eta egiten ari den babes eta zabalkunde lana goraipatzekoa da. Lankidetza hitzarmena, elkarrekin lan egin eta erronka berriei ilusioz aurre egiteko erreminta dugu”.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA