Udazkeneko bonu-kanpainen inguruko informazio-saioak

Hitzorduak

Tolosako Udala
2026/07/21 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Bi bonu-kanpaina dira: bata, azokarako, eta bestea, kaleko merkataritzarako.
  • Uztailaren 23an izango dira bataren zein bestearen inguruko informazio-saioak, azokako ekoizle eta saltzaileei eta kaleko merkatariei zuzenduak.

Tolosako Udalak Gure Azoka eta Gure Dendak bonu-kanpainak jarriko ditu martxan datorren udazkenean. Kanpainen xehetasunak ezagutarazteko eta parte hartu nahi duten eragileei informazioa emateko, bi informazio-saio antolatu dira: uztailaren 23an, ostegunean, izango dira biak.

Gure Azoka kanpaina Tolosako asteroko azokan parte hartzen duten ekoizleei eta saltzaileei zuzenduta dago; Gure Dendak, berriz, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafe hauetan alta emanda dauden establezimenduentzat da [Zerrenda].

Kanpaina batean zein bestean parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik; datozen asteetan irekiko da horretarako epea. Edonola ere, prozeduraren inguruko informazio guztia osteguneko saioetan emango da. Zehazki, gai hauen inguruko azalpenak emango dira: bonu-kanpainen funtzionamendua, parte hartzeko baldintzak, izena emateko epea eta bonuak kudeatzeko erabiliko den aplikazioa. Gai horiei lotuta saioan ager daitezkeen zalantzak argitzeko tartea ere izango da amaieran.

Uztailaren 23an izango dira bi informazio-saioak, udaletxeko osoko bilkuren aretoan: Gure Dendak kanpainari buruzkoa 13:30ean izango da, eta Gure Azokarena 18:00etan.

Interesa duten eragile guztiei saioetara joateko deialdia egiten zaie.

Edonola ere, bonu-kanpainetan izena emateko aukera izango da aurretik; zehazki, bihar hasi eta abuztuaren 10era arte, hemen.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA