10.000 metro karratuko gainazaleko asfaltoa berrituko du Udalak abendu amaieran hasita

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/12/18 | Obrak, Zerbitzuak
  • Guztira 300.000 euroko inbertsioa burutuko da, 2.287 metro karratutan zuloak estaltzeko, eta 7.400 metro karratutan gainazal osoak asfaltatzeko.
  • 6 aste iraungo dute lanek.

Udalak datorren astean ekingo dio 2018ari dagokion Asfaltatze Plana burutzeari. Ade batetik, mantentze-lanak gauzatuko dira, kaleetako zuloak estaliz; eta, bestetik, inbertsio lanak, kaleetako eremu osoak asfaltatuz.

Tolosako Udalak, urtero, hiriko errodadura-errepideak egokitzeko aurrekontu-partida bat antolatzen du, udalerriko errepideak ahalik eta egoera onenean egon daitezen. Zaindu beharreko azalera handia denez eta lan horiek gauzatzea garestia denez, okerren dauden errepideak lehenesten dira, kalez kaleko azterketa bat egin ostean.

2018ko asfalto lanak ondoren adierazten diren eremuetan egingo dira:

  • Mantentze lanak: Usabalen Sagardotegiko bidea n, Pedro Tolosa n, Iparragirre n, Donostia etorbidea n, Benta haundi n, Bizkaia kalea n (Zabalarreta parkearen mugakide den aparkalekuan), Iurre-Eroski ingurua n eta San Frantzisko pasealekua 28-30 kale txikia . Hauetan, zuloak estali eta kaltetutako seinaleztapen horizontala berrituko da.
  • Kale osoko asfaltatze lanak: San Esteban , Rondilla kalea , Andre Maria kalea eta San Blas – Hilerriko bidea. Kasu honetan, gainazalak asfaltatuko dira eta kaltetutako seinaleztapen horizontala berritu.

Kalez kale, honakoak izango dira aktuazioak:

Mantentze lanak

  • Usabal, Sagardotegiko bidea. Errepidearen zati bat publikoa da. Eremu horretako zuloak konponduko dira.
  • Pedro Tolosa. Oriaburu eraikinaren pareko karretera zatiko zuloak konponduko dira.
  • Iparragirre. Hainbatzulo konponduko dira.
  • Donostia etorbidea. ndustrialgune eremuan hainbat kalte eta konponketa partzial daude. Donostia etorbide osoko zuloak konponduko dira.
  • Benta Haundi. Bi eremu daude: lehenengoa, Araba etorbidearen inguruan; bigarrena, foru errepidearen mugan. Bi guneetako zuloak konponduko dira.
  • Bizkaia kalea. Zabalarreta parkeari mugakide den tarteko eta alboko aparkaleku eremuko zuloak konponduko dira.
  • Iurre auzoa. Eroski inguruko errepideko zuloak konponduko dira.
  • San Frantzisko pasealekua 28-30. San Frantzisko pasealekuari perpendikularra den kale txikiko zuloak konponduko dira.

Kale osoko asfaltatze lanak

  • San Esteban. 2.358,96 m². Hiru azpieremu asfaltatuko dira: kale nagusia, lur azpiko pasabidea, eta Ferialekuko aparkalekua. Kale Nagusian, aparkalekuko sarreratik Zuberoa auzoko bidegurutzera asfaltatuko da, Ferialekuko aparkalekuan errodadurari dagokion gainazala asfaltatuko da, eta lur azpiko pasabidea.
  • Rondilla kalea. 2.567,87 m². Errodadura-bidea asfaltatuko da.
  • Andre Mari kalea. 472,16 m². Errodadura-bidea asfaltatuko da; zehazki, arrapaletik plazara bitartean egoera okerrean dagoen eremua.

Guztira 300.000 euroko inbertsioa burutuko du Udalak ia 10.000 metro karratuko gainazalean asfaltoa berritzeko lanetan. Loteka, 2.287 metro karratutan zuloak estaltzeko 75.700 euro inbertituko dira, eta gainazal osoak asfaltatzeko, guztira 7.400 metro karratu, 224.330 euro. 6 asteko epean burutuko dira lanok, abendu amaieran hasita.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA