5 aste iraungo dute Elosegi Parkeko begiralekua eraberritzeko lanek

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/09/21 | Obrak, Zerbitzuak
  • Astelehenean hasi ziren lanak, irailak 17. Dorre begiralekuan zentratuko dira hasitako obrak: egungo izaera oktogonala mantenduko du, bigarren solairuan azerozko pergola batek estaliko duen begiraleku bat eraikiz. 72.500 euroko inbertsioa gauzatuko du Udalak, BEZ barne.
  • Elosegi parkea hezkuntza eta ikerketarako gune: Basoa izango da astean behin Samaniego ikastetxeko eta Laskorain ikastolako 5 urteko ikasleen ikasgela berria, 'Baso Eskola' ekimenaren baitan.

Elosegi parkea hiri – biodibertsitatea sustatzeko gune bihurtzea du helburu Udalak, ingurumen hezkuntza eta ikerketarako dituen aukerak lehenetsiz. Hori horrela, eta ahalik etta denbora murritzenean herritarrei zabaldu aurretik, eraberritze lanek ekin diote bertan.

Fase ezberdinetan gauzatu da parkearen birmoldatzea eta parkea ireki ahal izateko azken lanak burutzen ari da Udala: nagusiki, dorre-begiralekuaren eraberritzea eta itxituraren amaiera. Horretarako 100.000 euro erreserbatu ditu Udalak 2018ko aurrekontuetan.

Astelehenean hasi ziren lanak, irailak 17. Dorre begiralekuan zentratuko dira hasitako obrak. 5 aste irautea dago aurreikusia eta 72.500 euroko inbertsioa gauzatuko du Udalak, BEZ barne. Dorreak gaur egun duen izaera oktogonala mantenduko du. Lehen solairua gaur egungo itxuran mantenduko litzateke, eraberrituz, eta bere gainean eraikiko litzateke begiralekua. Azerozko pergola batek estaliko luke, lehen solairuak duen zortzi aldeko forma mantenduz. Pergolaren azpian eserlekuak ezarriko dira. 2. solairu honek, inguru osoan baranda bat izango du. Patxi Amantegi Ingurumen zinegotziak nabarmendu du helburu dutela begiraleku gisa duen ahalera “indartzea”. Behin lanok bukatuta, basoaren itxiera amaituko da, ondorenean, jendaurrera irekiz.

Basko Eskola abian

Basoa izango da ikasturte berrian Samaniego ikastetxeko eta Laskorain ikastolako 5 urteko ikasleen ikasgela berria astean behin. Baso Eskola metodologia lantzen egon ziren 2017/18 ikasturtean, eta aurten, bi ikastetxeetako haur hezkuntzako 3. mailan aplikatzeari ekingo diote. Elosegi Parkea izango dute horretarako eremu.

“Iaz era pilotoan landu genituen hainbat alor, horretarako Elosegi Parkean ere hainbat moldaketa gauzatuz, eta aurten jada errealitate da”. Amantegik adierazi du Ingurumen hezkuntza eta ikerketarako aukera berriak zabaltzen dituela parkeak eta 'Baso Eskola' herrian eta parkean bertan garatzeak haurrentzako duen 'balio erantsia' nabarmendu du: “askoletako curriculumetan barneratzen da naturarekiko harremana eta ezagutza transmititzeko ardura, baina orokorrean ikasgela barruan egiten da. Baso Eskolan ikasleek naturarekin harreman zuzena dute. Horrela, haurraren garapen osoa eta naturala bermatzen da naturan ibiliz, berezko erritmo naturala errespetatuz eta jolas librean oinarrituz.

26.720 m2ko basoa

XIX mendeko parke pribatu bat zen Elosegi, gerora Udalak erosi eta publiko bilakatua. Pierre Ducasse paisajista frantses ospetsuaren eskolako ereduan sortua. 26.720 m2 zabalerako gune naturalak garaiko interesdun elementuak gordetzen ditu, koba artifizialak, urmael bat, iturri-manantialak, dorre begiratokia eta abar. Gaur egun garai horretan landatu ziren espezie batzuk mantentzen dira.

Parkeak malda handia du, batazbeste %60koa, eta herriaren eta mendiaren arteko trantsizio eremuan dago. Honek parkearen izaera erabat definitzen du: herrian bertan dugun baso-mendi natural baten funtzioa betetzen du, herriko birika eta hiri – biodibertsitatea sustatzeko gune garrantzitsua.

Landaretzan eta zuhaitz espezietan aberatsa da Elosegi. Fauna aldetik ere, txori, hegazti eta xagu-zaharren gordelekua denez, animali hauen behaketarako toki aproposa da. Geologia arloan ere aukeraduna da, gehienbat sistema karstikoaren adibideak ikusteko; lapiazak, iturburuak, kobak... eta abar.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA