Abuztuaren 6an hasiko ditu Udalak Kale Nagusiko igarobideen, Batxiler Zaldibia eta Pedro Tolosa kaleetako berritze lanak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/07/26 | Obrak, Zerbitzuak
  • Orotara, 4 gune hauen eraberritzean, 175.508,62 euroko inbertsioa egingo da.
  • Olatz Peon Ormazabal alkatea: “hainbat guneren berroneratzea sustatzen ari gara auzotarrekin bat, auzoz auzoko planteamenduak diseinatuz beharren arabera eta eraginkotasun energetikoa barneratuz”.

Orotara, 175.508,62 euroko inbertsioa gauzatuko du Udalak abuztuaren 6an hastea aurreikusia dagoen 4 gune hauen eraberritzean: Korreo kalea eta Kale Nagusia, eta azken hau Enperadore kalearekin lotzen duten igarobideak, Batxiler Zaldibia eta Pedro Tolosa 5-7 kaleak.

Urtean zehar jende gehien ibiltzen den guneekin hasiko dira, ikasturtea hasterako amaituak egon daitezen: Pedro Tolosa 5-7 eta Korreo-Kale Nagusia pasabidea. Ondoren Batxiler Zaldibia eta Kale Nagusia-Enperadore pasabideak jarraituko diete.

Pedro Tolosa 5-7an, espaloiaren malda txikituko da, etxeetako sarrerekin egun duen altuera-diferentzia kenduz. Horretarako egungo zorua kota altuago batean berregingo da. Euri-uren kanalizazioa burutuko da lanek-eragindako guneetan. Lanek 41.829,44 euroko aurrekontua dute 3 aste iraungo duten lanek.

Batxiler Zaldibian, kalearen lehen erdian jada burutu diren lanak kale osora zabaldu eta era integralean amaituko dira. Lanak egin aurretik, euri uren sarea bukatuko da. Ostean, gaur egungo asfaltoa eta espaloiak eraitsi eta plantan dauden posizio berean eraikiko dira. 63.622,07 euroko inbertsioa izango da eta lanek 5 aste irautea dago aurreikusia.

Korreo-Kale Nagusia pasabidea txukunduko da ere. Zoladura eraitsi eta ur-zikinen eta euri-urak kanalizazioak berreraiki eta bi kaleen hornidura sareak konektatuko dira. Hormak azulejo berriekin berreraikiko dira eta argiteria berritu, jasangarriagoak diren LED luminariak jarriz. Sabaia eta ateetako zura garbituko da. Kale Nagusiko sarreran dagoen murala desmuntatuko da, gorde, eta obra amaitzean berrezarri. Udalak 41.610,85 euroko inbertsioa gauzatuko du bertan eta 2 astez luzatuko dira lanak.

Kale Nagusia – Enperadore pasabidean ere antzerako lanak burutuko dira. Zoladura, hormak eta horniduren kanalizazioak eraberrituko dira, eta sabai eta sarbide ateetako zura tratatu. 28.446,26ko inbertsioa izango da eta hau ere, 2 asteko iraupena izango dute.

Olatz Peon Ormazabal alkateak nabarmendu du hainbat guneren birgaitze lanak ari direla gauzatzen: “Bidebieta eta Bizkaia kalea, Nafarroa etorbidea edota Gudari Kalea... Gune hauen berroneratzea sustatzen ari gara auzotarrekin bat, auzoz auzoko planteamenduak diseinatuz beharren arabera eta eraginkotasun energetikoa barneratuz”.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA