Aldabako frontoia eta Urkizuko 'Exola'-bidea eraberritu ditu udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/03/01 | Obrak, Zerbitzuak
  • Urkizun autobus-geltoki berria egin eta edukiontziak eusteko babes-estruktura ere ezarriko da martxoan zehar.

  • 71,500 euroko inbertsioa izan dute lan guztiek batuta.

Landa auzoetan legealdi hasieratik hainbat lan burutzen ari da Tolosako udala. Makina bat auzotan egin dira esku-hartzeak eta aurtengo aurrekontuan ere aurreikusi dira aktuazio ugari. Ordea, auzotarren eskakizunei erantzunaz 2017ko aurrekontuan barneratutako proiektuak amaitu berri dira: Aldaba auzoan frontoiaren eraberritzea eta Urkizun, 'Exola'-bidearen asfaltatzea. Martxoan zehar, azken auzo honetan, autobus geltoki berri bat eraiki eta edukiontziak eusteko babes-estruktura sortuko dira.

Aldaba auzoan, Frontoia eraberritu da: hormigoizko lurra berriztatu da, zaharra kendu eta berria ezarriz, eta paretak eraberritu dira. Hormek hezetasun arazoak zituzten, eta horiek deuseztatzeko tratamendua emateaz gainera, pintatu egin dira. 18.500 euroko inbertsioa izan da.

Urkizun, berriz, 'Exola' bidea asfaltatu da. Bide honetako 3. fasea da burutu dena, zatika egin baitira lanak azken urteotan. Guztira 2.300 metro karratuko eremua da landu dena. 32.000 euroko aurrekontua izan du fase honek. Bestalde, auzoaren erdigunean, autobus geltoki bat eraikiko da, 9.800 euro inbertituz, eta edukiontziak eusteko babes-estruktura egingo da, 9.200 euroko aurreontuarekin, ontziak mugitzearen arazoari erantzuna emanaz. Azken bi lan hauek udal-brigadak burutuko ditu.

Orotara, Aldaban eta Urkizun, 71.500 euro inbertitu ditu Udalak.

2018an, Bedaio jomuga

Tolosako udalak, auzotarrekin bat, egin berri du Bedaioko eraberritze proiektua. Errepidea zabalduko da erdigunean metro bat, 4,5 metrotik 5,5 metrora, argiteria berritu, edukiontziak kokatzeko gune berri bat sortu eta bertatik libre geratzen den gunean, 3 aparkaleku berri sortzeaz gainera. 150.000 euroko aurrekontua dute lanek eta Bedaioko festak pasa ondoren dago aurreikusia hastea.

Errepidearen egokitzea, Bedaioko sarrera txukunketaren bigarren fasea litzateke, 2015-16an gauzatua.

Gaineratu ere, Aldabako aparkalekuen proiektuan lanean ari dela egun udala.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA