Amaitu dira Samaniego Herri Eskolako Kiroldegia birgaitzeko obrak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/09/29 | Obrak, Zerbitzuak
  • Erdi sotoko planta, aldagelen sarrera inguruko kanpoaldea eta estalkia eraberritu dira egoera txarrean daudelako.

  • Bide batez, haur jolastokia ere berritu da, haurrek jolasteko eremu eroso, didaktiko eta erabilgarria izan dezaten.

 

 

Uztailean hasi ziren Samaniego Herri Eskolako Kiroldegiko eraikina birgaitzeko lanak eta dagoeneko amaitu dira. Eraikinak mota ezberdineko kalteak zeuzkan eta horiek konpondu dira ikasturte berrirako.

Eraikinaren egitura hobetzeko lanak

Erdi sotoko planta hormigoizko egitura batek osatzen zuen eta oxidazio ugari zeuden bertan. Kaltetutako egitura hori saneatu da (zutabe, habe eta habexkak) eta bertako aireztapenerako irteeren azalerak handitu dira hego-ekialdeko fatxadan. Hautsitako edo desplazatutako hormigoizko gangatilak ere konpondu edo ordezkatu dira. Aldagelen sarrera inguruko kanpoaldean, estaldura jarraia eta iragazkaitza ipini da.

Estalkiaren eraberritzea

Lan horiez gain, eraikinaren estalkia eraberritu da. Txapa lakatu eta grekatu berriarekin ordezkatu da maldadun isurialdeen, buruhormen eta fatxadaren lehengo txapazko estaldura. Egitura sendotzeko lanak egin dira estaldura berria jarri aurretik, eta ipar-ekialdeko eta hego-mendebaldeko beirateen ordez polikarbonato zelularra eta altzairuzko lamak jarri dira, kirol-kantxaren aireztapena eta argiztapena errazteko. Egituraren rigidazioa ere egin da eta gituran eginiko aldaketei sute-aurreko erresistentzia bermatu zaie pintura ignifugo bidez.

Haur jolastoki berria

Hezkuntza zentroko haur jolastokia ere eraberritu da, haurrek jolasteko eremu eroso, atsegin, didaktiko eta erabilgarria izan dezaten. Egurrezko egiturez osatutako jolastokia ipini da, landareekin uztartuz eremua atseginagoa bihurtzeko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA