Amarotz eta Txarama arteko bidegorriaren argiztapena, martxan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/02/15 | Obrak, Zerbitzuak
  • Pasa den astean ikuskapenak egin ostean, martxan da argiteria publikoa, inguru horretako ikusgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko.

 

Tolosako Udalak amaitu ditu Amarotz eta Txarama arteko bidegorrian argiteria publikoa jartzeko lanak. Mugikortasun jasangarria sustatzeko, eremu horretako ikusgarritasuna eta segurtasuna hobetzea izan da lanen helburua.

Bestalde, Anoetara bidean dagoen bidegorriaren zati batean argiteria hondatu da. Eremu hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenekoa da, eta udalak dagoeneko abisua pasa dio, konponketa egiteko eskaera luzatzearekin batera.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA