Anbulatorio parean oinezkoentzako pasabide berria egokitu da, abuztuan zehar Gernikako Arbolako obrekin jarraitzeko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/07/23 | Obrak, Zerbitzuak
  • Abuztuaren azken astera bitarte, anbulatorio hegoaldetik igaro behar dira oinezkoak anbulatoriora iristeko, Gernikako Arbola Lorategiak kaletik.

  • Alondegia aparkalekuko erabiltzaileek soilik zirkulatu ahal izango dute ibilgailuarekin. San Juan kaletik aparkalekurako sarrera mantenduko da, eta hegoaldetik Beotibar pilotalekuaren ondoko irteera egokitu da.

 

Abuztuan zehar Gernikako Arbolako obrekin jarraitzeko, eremuan oinezkoen eta ibilgailuen sarrera eta irteerak berrantolatu dira.

Abuztuko azken astera bitarte, oinezkoak eraikinaren hegoaldeko espaloitik soilik iritsi ahal izango dira anbulatoriora. Hilaren azken astean, aldiz, sarbide hori itxi eta beste bi ahalbidetuko dira oinezkoentzat: epaitegiaren eta anbulatorioaren artean dagoen kalea eta baita San Frantzisko eta San Juan kaleen arteko ibilbidea ere.

Ibilgailuen kasuan, abuztu osoan zehar soilik Alondegia aparkalekutik irten ahal izango dira, Beotibar pareko galtzadatik, hain zuzen ere.

Eremuko edukiontziak, lekualdatuta

Anbulatorio pareko edukiontziak farmazia parean dagoen Gernikako Arbolako aparkalekura lekualdatu dira, aldi baterako, obrak amaitu arte.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA