Andia kalea itxita ostegunean, abenduak 14, porlanezko zorua kentzeko lanak direla eta

Tolosako Udala
2017/12/12 | Obrak, Zerbitzuak, Auzoak

Andia kaleko porlanezko zorua kenduko da datorren ostegunean, abenduak 14, eta ondorioz, itxita egongo da kale horretako eta Inpernu kaleko garajeetako pasabidea 08:00etatik 14:00etara. Tarte horretan ibilgailuek ez dute sartzerik ez ateratzerik izango kale horietatik.

Bestalde, 14:00etatik aurrera, Andia kalea itxita egongo da lanak bukatu arte, eta Inpernu kaleko garajeetako sartu-atera Euskal Herria plazatik barrena egin beharko dute ibilgailuek.

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko zuen laguntzagatik.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA