Aurreikuspenen arabera, maiatzean hasiko dira Belate eta Larramendi lotuko dituen zubi berria eraikitzeko lanak

Tolosako Udala
2022/01/27 | Obrak, Zerbitzuak, Auzoak
  • Zubi berria oinezkoentzako eta bizikletentzako izango da eta Larramendi auzoa Belateko pasealekuarekin lotuko du Arkaute parean.

  • Proiektua egokitu da eraikuntzako materialen prezioen igoera dela-eta. Ondorioz, aurrekontua egokitu behar izan eta horrek epeak atzeratu ditu.

 

Oinezkoentzako eta bizikletentzako pasabide berria eraikitzeko lanen hasiera gero eta gertuago dago. Zubi berriak, Larramendi auzoa Belateko pasealekuarekin lotuko ditu, Arkaute parean. Hasierako proiektuan egokitzapenak egin behar izan dira eraikuntza materialen prezioaren igoeragatik, hortaz, aurrekontua aldatu da eta epeetan atzerapenak eman dira.

Proiektuaren aurrekontu berria 1.086.389,03 eurokoa da (BEZ gabe). Lizitazioa otsailaren 7a baino lehen martxan jartzea aurreikusten da, eta, lanak esleitu ahala, maiatzean hasiko dira pasabidea eraikitzen. Obren iraupena sei hilabetekoa izango da.

Metalezko egitura altueran, egurrezko zorua, led argiteria

Zubi berria oinezkoentzako eta bizikletentzako izango da eta pasabiderako sarbidea igogailuen eta eskaileren bidez egingo da, pasabidea altueran egongo delako, uholde-arriskuari aurre egiteko nahitaezko neurria baita. Zubia erabiltzeko irisgarritasuna bermatuta egongo da uneoro.

Pasabidea corten altzairuzko habe motako egitura metaliko bat izango da, oxidazioak ezaugarri bereziak izan ditzan konposizio kimiko jakin batekin egindako altzairu mota bat. Zorua, aldiz, egurrezkoa izango da, eta irristakorra ez izatea bermatuko da. Pasabidea hormigoi armatuzko bi estributan oinarrituko da, ibilguaren egungo hormaren altuera gaindituko dutenak. Led argiteria jarriko da, argi-kutsadura gutxitzeko eta energia aurrezteko.

Pasabidea eraikitzeak ahalik eta eragin txikiena izango du hiri-ingurunean. Belate pasealekuko oinezkoen bidegurutzea eskailera gunera hurbiltzeko, zebrabidea altxatuko da eta berri bat jarriko da iparralderago, galtzadaren gainean nabarmenduta.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA