Batxiler Zaldibia trafikoari itxita asteartera bitarte kalearen eraberritze lanengatik

Tolosako Udala
2018/09/12 | Obrak, Zerbitzuak, Auzoak

Batxiler Zaldibia kalean Udala burutzen ari den eraberritze lanak direla eta, datorren osteguneko, irailak 13, goizeko 8:00etatik aurrera, kale hau ibilgailuei itxita egongo da Gernikako Albolako bidegurutzetik. Trafikoa trenbide azpiko zubi zaharretik San Esteban auzorantz bideratuko da, zati honi bi noranzko emanaz.

Bestalde, Batxiler Zaldibian kokatutako edukiontziak Geltoki plazara leku-aldatuko dira.

Trafiko mozketaren iraupena 4 egunekoa izatea dago aurreikusia, datorren asteartea bitartekoa hain zuzen, irailak 18.

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko kolaborazio

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA