Bedaioko frontoiaren ondoko kalea berrurbanizatuko du Udalak, errepidea zabaldu eta argiteria berrituz

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/03/27 | Obrak, Zerbitzuak
  • Kalea egungo 4-4,5 metro zabaleratik 5,5 metrotara pasako da. Zoladura guztia eraberrituko da eta luminaria berriak ezarriko dira, lanek eragindako ur-hoditeria eta sanemanedu tutuak ordezkatuz ere. Gainera, eraberritzearekin lortuko den antolamendu berriarekin, aparkaleku berriak sortuko dira.
  • Lanek 173.142,48 euroko aurrekontua dute, BEZ barne. Eraberritzea maiatzean hastea dago aurreikusia eta 4 hilabeteko epean burutuko da.

Bedaio auzoko frontoiaren alboko errepidea eraberrituko du Udalak. Helburu da auzotarren erosotasunean positiboki eragin eta mugikortasunean erraztasunak ematea, aldi berean, bisitariei auzora bertaratzeko ahalbideak eskainiz. Lanokin errepidea zabalduko da eta hainbat zerbitzu berritu. Gainera, lortuko den antolamenduarekin, aparkaleku berriak sortuko dira ere.

Lanek 173.142,48 euroko aurrekontua dute, BEZ barne. Eraberritzea maiatzean hastea dago aurreikusia eta 4 hilabeteko epean burutuko da.

Xehetasunetan sakonduz, hobekuntzak elkartearen bueltako kalearen antolamendua hobetzean eta kalearen zabaltzean datza, honela bi ibilgailu gurutzatzea ahalbidetuz.

Kalea egungo 4-4,5 metro zabaleratik 5,5 metrotara pasako da. Honetarako, beharrezkoa da 69 metro luzerako horma bat eraikitzea eta egokitzea, ere, elkartera sarbidea ematen duten bi eskilara. Horma berriarekin, plataforma berri bat sortuko da, eta bertan edukiontziak ezarriko dira. Gaur egun hartzen duten lekua libratzearekin, kalearen antolamendua egokituko da, eta honela, aparkaleku berriak sortuko dira.

Zoladura guztia berrituko da eta luminaria berriak ezarriko dira, ingurumenarekin jasangarriagoak eta argia egoki banatzen dutenak, eta aldi berean, obrak eragindako ur-hoditeria eta sanemanedu tutuak ordezkatuko dira.

Bedaiora doan GI-3711 errepidean ere berrikuntza lanak egingo ditu Aldundiak

Pasa den 2018ko abenduak onartu zituen Bedaiora doan GI-3711 errepidean eraberritze lanak egitea diputatuen kontseiluak. Zehazki 4,3 kilometroan jardungo da: puntu horretan errepidea hondoratu egiten da, eta ezponda egonkortzeko lanak gauzatuko dire, bide-zorua eta drainatze-sistema hobetzearekin bat. Proiektuak 698.574,68 euroko aurrekontua du. Lanak apirilean hastea dago aurreikusia.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA