Berazubi eta suhiltzaile-etxeko biribilgunearen arteko irisgarritasuna hobetzeko lanak amaituta

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/05/24 | Obrak, Zerbitzuak
  • Obrak hiru fasetan gauzatu dira eta 493,673 eurotako aurrekontua izan dute guztira (BEZa barne).
  • Eragindako eremu osoan espaloiak zabaldu eta, oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta zirkulazioa hobetzeko, argiteria publikoa, euri-uren sarea eta seinalizazioa berritu dira, pintaketa-lanak egiteaz gain.

Amaitu berri dira otsailean abiatutako Berazubi eta suhiltzaile etxeko biribilgunearen arteko irisgarritasuna hobetzeko azken 2 faseen lanak. 2017ko urtarrila eta uztaila artean burutu zen lehen fasea. Proiektuaren helburua, oinezkoen bidea hobetzea eta zirkulazioa erraztea izan da Amarotz eta Berazubi auzoen artean, horixe baita Amarozko bizilagunek Tolosako erdialdera joateko gehien erabiltzen duten bidea. Gainera, obra hauekin Martin J. Iraola kalearen eta Kondeaneko aldaparen arteko lotura hobetu da ere.

Aipatu bezala, obra hiru fasetan gauzatu da: lehenengoan Berazubiko biribilgunea eta Iurreamendiko egoitzaren sarrera arteko tartea eraberritu zen; bigarrenean, Iurreamendiko egoitzaren sarrera eta suhiltzaile-etxeko errotonda artekoa eta hirugarren eta azken fasean Berazubiko biribilgunearen eskuineko espaloia.

Martin J. Iraola kaleko beheko aldean, Berazubiko biribilgunearen eta Iurreamendi pasealekuarekiko elkargunearen artean, galtzadaren zabalera murriztu da, 7 metrotik 6ra, lehen fasean egindako eskuineko espaloiaren mesedetan (3,5 metrokoa). Oinezkoen zirkulazioaren hobekuntza eman da, funtsean, espaloien zabalera handituta. Horrek, oinezkoen zirkulazioa erosoago egin ez ezik, bide-segurtasuna hobetzen ere lagundu du, ibilgailuen abiadura moteldu du eta.
Ezkerreko espaloia ere berritu da, eta espaloiaren bukaerako zatian (Kondeaneko aldapa aldera), espaloia bere zabalera guztian egiteko, euste-horma bat eraiki da Kondeaneko aldaparen eta Martin J. Iraola kalearen arteko ezpondan.

Bestalde, hobetu da Martin. J. Iraola kalearen eta Kondeaneko aldaparen arteko lotura, azken horren malda murriztu eta lotunearen erradioa handitu baita, lotune hori lekuz mugituta. Iruña Hiribideko espaloiari dagokionean, berriz, zabalera handitu da bertan dagoen parterrearen aldetik, zati guztian 3,00 metroko zabalera lortu arte.

Eragindako eremu osoan argiteria publikoa berritu da, kaleko luminaria eraginkorrago etajasangarriagoa jarriz, eta euri-ureen sare berria egin da. Horrez gain, errepideetako seinalizazio horizontala eta bertikala gaurkotu dira eta pintaketa lanak burutu (barandak...).

Obra hauen aurrekontu osoa 493,673 eurotakoa izan da (BEZa barne): lehenego fasearena, 370.122 €; bigarren fasearena, 55.439,02 €; hirugarrenarena, 54.560, 27 €; eta Gipuzkoako Urak enpresak egin beharreko obrena, 13.551,10 €.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA