Berrasfaltatze lanak, Bizkaia kalean

Tolosako Udala
2023/06/29 | Obrak, Zerbitzuak, Auzoak
  • Uztailaren 3an berrasfaltatze lanak egingo dira Bizkaia kalean, Kondeaneko Aldapa eta Igeralde kaleen artean, baita Igeraldeko bidegurutzean ere.

 

Lanak burutzeko, ibilgailuen sarrera mugatuko da, ez baita une oro igarotzeko aukerarik izango, lanen arabera baizik. Beraz, egun horretan ibilgailurik erabili behar izanez gero, Bidebieta eta Izaskun auzoetatik kanpo uztea gomendatzen da. Oinezkoen bidea, aldiz, bermatuta egongo da.

Gainera, astelehenean hiribusaren ibilbidea moldatuko da Amaroztik aurrera, eta Kondeaneko Aldapan geraleku berria sortuko da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA